2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Gaur, azaroaren 25an, IKTko klase magistrala eduki dugu. Honetan, beste bi taldeen aurkezpenak entzuteko aukera eduki dugu.

Lehenengo aurkezpena, GA1eko talde batek egin du "Interneten arriskuak" gaia lantzen. Aurkezpen honetan, jarraian aipatuko ditugun zenbait datu eskuratu ditut.

Internetaren komunikabidea, gero eta gehiago erabiltzen da; izan ere, aukera berriak eskaintzen ditu eta informazio ugari aurkitzeko eta abarreko aukerak ematen ditu. Baina, Internetaren inguruan, ez ditugu alderdi onuragarriak bakarrik aurkitzen, arriskuak sortzen dira ere. 

Hasteko, edukien inguruko arriskuak daude; legez kontrakoak, kaltegarriak edota gezurrezkoak diren edukiak aurkitu ahal ditugulako. Bigarren arrisku moduan, merkataritza elektronikoaren inguruko arriskuak aipatu behar ditut; izan ere, internetek ez du informazio pribatua babesten eta enpresek erabili ahal dute. Lege alderdiekin zerikusia duten arriskuak ere garrantzitsuak dira, sarean egiten duguna errealitatean eragina baitu.
 
http://c3e308.medialib.glogster.com/media/a2/a208556f324b6e816bf42b501ee4c4fd9130baa92bf05d81c64c3d1cd7da7ea1/kid-safe-internet-300x295.jpg

Bestetik, adin txikikoak ezezagunekin sortu ahal dituzten harremanak arrisku handia dute. Izan ere, zenbait informazio pertsonala trukatzen dute; eta horrek, ondorio kaltegarriak eduki ahal ditu.

Honekin erlazionatuta, bideo bat ikusi dugu "The Child Explotation and online protection centre". Bideoaren hasieran, neska bat agertzen da, haren etxearen patiora ateratzen dena, kartel bat kokatzeko. Kartelean, neskaren argazki bat dago, haren korreoarekin batera. Ondoren, bere eskolako bi neska agertzen dira eta barrezka, mugikorrarekin argazki bat ateratzen diote kartelari eta saretik sakabanatzen dute. Jarraian, gizon bat agertzen da; honek, neskaren posta apuntatzen du. Gizonak haren profiletik hartzen ditu zenbait argazki eta neskatxoarekin hitz egiten hasten da postaren bidez. Elkar ezagutzen daudela, gizonak gezurrezko datuak ematen ditu, 9 urteko mutila dela, haren eskolakoa dela... Hitz egiten daudela, neskatilak parkera joango dela esaten dio, eta gizonak ea bakarrik joango den galdetzen dio. 

Istorio honekin batera, ume batzuei egiten dizkioten zenbait galdera agertzen dira. "Leku publiko batean jarriko zenituzke zure argazkiak?" edota "Ezezagun batekin hitz egiten duzu zure lagun mina balitz bezala?". Gazteek ezetz esaten dute. Ondoren, galderak aldatzen dituzte: "Zure argazkiak jartzen dituzu interneten?", "Edozeinek ikusi edo aldatu ahal ditu zure argazkiak?", "Jartzen dituzun argazkien artean, zure gurasoei erakutsiko ez zenituzkeen argazkiak daude?"... Galdera hauen aurrean, baiezko erantzuna ematen dute umeek. 

Bideo honek argi usten du gaur egungo errealitatea. Gazteek ez dira konturatzen sarean eskegitzen dena, sarean geratzen dela eta edonork manipulatu ahal duela. Arrisku hauek "tontakeria" bat iruditu ahal badira ere, arazo larri batean bihurtu ahala dira. Izan ere, gaur egun adingabeen abusu asko ematen dira honen ondorioz. Gurasoek, nagusiok eta irakasleok, kontu handi eduki behar dugu gai honekin.
http://lujazos.com/wp-content/2014/02/coleccion-baby-dior-primavera-verano-201410.jpg

Horrela izanda, eskolaren zeregina Interneteko arriskuen aurrean, interesa adierazi eta ikasleek sarean egiten eta lortzen dutena eztabaidatzea da. Bestetik, interneteko segurtasunaren gaia curriculumean sartu behar da eta eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi behar da material didaktikoak erabiliz. Azkenik, IEP (Internet segurtasunez erabiltzeko Eskola Politika) prestatu ezarri eta berrikusi behar da. Horrela izanda, IEP baten edukiak prestatzeko, zenbait estrategia daude. Hala nola, sarbidea mugatzea, erantzukizuna garatzea eta ikasleak hezkuntza jardueretan bideratzea.

Jakin behar dugu, internet erabiltzea, garrantzitsua dela hurrengo arrazoiengatik: alde batetik, bizitza modernoaren funtsezko zatia delako; eta beste aldetik, eskolan erabiltzean zenbait hezkuntzaren helburuak lortzen direlako. Helburu hauen artean, hurrengoak dauzkagu:  maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskaintzea, informazio kudeaketa eta ikastetxeen administrazioa hobetzea.

Beraz, internet ikaskuntza hobetzeko erabiltzea baliabide egokia dela uste dut. Kontu handiz ibili behar bagara ere, ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatzeko tresna itzela da. Izan ere, modu honetan, umeengan hurbila den zerbait erabiltzean (gaur egungo umeek teknologia berriak erabiltzen dituzte egunero), haien motibazioa areagotzen da.

http://p4cdn4static.sharpschool.com/UserFiles/Servers/Server_546/Image/TechnologyD/internet-safety3.gif


Bigarren aurkezpena, "Segurtasuna interneten" izan da, aurreko aurkezpenean agertutako Nuria Quintana-ren aren artikuluaren jarraipena izan dena. Honetan, hurrengo informazioa eskuratu dugu:

Ikasleei interneteko edukiak ebaluatzen ikasi behar diegu. Prestakuntza eskaini behar dugu; hau da, materialak ebaluatzeko modua erakutsi behar dugu eta jarrera kritikoak garatu behar dira. Jakin behar dute informazio iturria aipatzea eta copyright-a errespetatzea garrantzitsua dela. Horrez gain, ikastetxeak ziurtatu behar du legedia betetzen dela eta klaseetan erabiltzen diren baliabideak kontrolatu. Bestetik, umeek deserosoak sentiarazten dieten materialen berri eman behar diote irakasleari.

Posta elektronikoa erabiltzeko zenbait aholku eman dituzte. Hola nola, eskolak onartutako posta helbidea erabiltzea, helbide komunak erabiltzea, ikasleek mezu iraingarrien aurrean irakasleei jakinaraztea edota ikasleek datu pertsonalarik ez ematea. 

Askotan, nagusiok ez gara konturatzen aurrean aipatutako gauza hauetaz eta beraz, ez diegu umeei transmititzen honen garrantzia. Jarraian, honen inguruko bideo bat ikusi dugu, "Las 10 claves para usar internet con seguridad" (internet erabiltzeko 10 arauak). Ez eman datu pertsonalik, posta elektroniko bat baino gehiago erabili, spam-a ukatu, ez eman zure posta erraztasunez, pasahitza sekretuan gorde, gogaikatzen bazaituzte laguntza eskatu, kontuz opari eta maukekin, zure gurasoengan konfiantza eduki, ezezagunak ez dira zure lagunak eta ez geratu lehen aldiz norbaitekin bakarrik bazaude.


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjhyxOsUUwLVSS5cCYG7RGY_0M1y9oxhvBDHy3Zp9LxePIoIHQ8cB3M-tLLIX13d6uH8Y-_jH_Rr4FvPR8aeF-w1VxdYsaRcw9r84LrZ8RcQv9OAGRSb4BI1RqHPiWkEdyc6CIRF6qyPXY/s400/portada.gif

Bestetik, honekin guztiz erlazionatuta, web orrien erabilera ikusi dugu. bertan, ez dugu informazio pertsonalik eman behar, umeak identifikatu gabe agertu behar dira argazkietan, ez ditugu ikasleen izen osoak jarri behar eta umeen argazkiak erakusteko gurasoen baimena.

Aipatutako egoerak ekiditeko, eskoletan neurri desberdinak hartu behar dira. Irakasle-ikasle arteko elkarrizketa sustatu behar da, umeei arriskuak azaltzeko eta gairen inguruko informazioa ezagutzeko. Bestetik, jakinarazi behar diegu arautu gabeko foroetan ezin direla sartu (sartzekotan gainbegiratzaile bat egon behar da) eta araututako hezkuntza berriketa gelak erabili behar direla. Gainera, ezin izango dute foroetan parte hartu, bakarrik eskolako lan bat egiteko. Irakasleek, ikasleek zerbitzua erabili baino lehen, honek eduki ahal dituen arriskuak aztertu behar dituzte. 


Hau guztia ikusi ondoren, txikiak babestu egin behar ditugula esan dezakegu.  Gainera, irakasle eta ikastetxeen lana garrantzi handikoa dela jakinda, neurriak hartu behar dira, segurtasun politikaren eduki eta estrategiak garatzeko. Modu honetan, internet seguruago bihurtzea izango da irakasleon xedea. 

Ez da lan erraza, hots, erosoagoa da ohiko baliabideak erabiltzea (liburuak, lan koadernoak...). Baina ikasleen hezkuntzarekiko interesa pizteko, irakaskuntza gaurkotzea ezinbestekoa da. Horrela izanda, sareak eta teknologia berriek eskaintzen duten milaka baliabideak erabiltzea, aukera egokia da. Honekin erlazio handia eduki ahal du irakasleen motibazio falta. Normalean ikasleen motibazio falta aipatzen dugu; baina, horren sorrera ez da egongo irakasleen jarreran?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina