2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Gaur, azaroaren 19an, IKTko klase praktikoa izan dugu; baina, gida baimenaren azterketa praktikoa izan dudanez, ezin izan naiz klasera joan. Beraz, klaseko lagun bati apunteak eskatu dizkiot, materia ez galtzeko.

Klasea hasi baino lehen, irakasleak bi liburu aipatu ditu. Lehenengoa, akats tipografikoen ingurukoa izan da, "Ortotipografia". Bigarrena, "Lecturas de Imágenes en la era digital" izan da, Roberto Aparici eta Agustín García Matilla idatzitakoa. Hau, gaur egungo irudien erabileraren inguruko liburua da.

Jarraian, Web Quest-ak ikusi ditugu, 1995. urtean Bernie Dodge, San Diego-n sortutakoak. Gehiegizko informazioari erantzuna emateko sortu zituen. Web Quest-ak ez dira web orriak, baizik eta metodologia bat. Hauek, jarduera hezitzaileak dira eta internet bidezko ikerlana sustatzen dute. Hau da, metodologia honen bitartez internet gelan erabiliko da bilatu beharreko informazioa lortzeko. Horretarako, bilaketa zuzendu egin behar da era kooperatibo eta orientatzaile batean.

Metodologia honen ezaugarri bat, ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea dela da. Horrez gain, transmititu eta konpartitu daitekeen metologia dela eta bukatzeko, malgua dela (hau da, erabiltzailearen, gaiaren edota adinaren arabera aldatzen dela).


Metodologia honek sei atal ditu:

1) Sarrera: bi helburu lortzea, "ikaslea gaiaren inguruan bideratzea" eta "ikaslearen motibazioa sustatzea".
2) Zeregina: Ikasleari lortu beharreko zeregina zehazten zaio.
http://www.rtmsd.org/Page/16316
3) Prozedura: zeregina lortzeko eman behar dituen urratsak azalduko zaizkio eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen zaizkio.
4) Baliabideak: informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko ematen direnak (web guneak, laguntza-dokumentuak, entziklopedia, etab.)
5) Ebaluazioa: zer den eta kontuan hartuko diren irizpideak.
6) Ebaluazioa: komunean hausnarketa egitea.



Horrela izanda, Web Quest-en sailkapena iraupenaren arabera hurrengoa da: hasteko, iraupen motza (1-3 ekintza, gaia ezagutu eta antolatu); jarraian, iraupen luzea (aste 1 edo hilabete 1, gaia garatu eta landu); hirugarrenik, miniwebquest (webquest motz bat).

Jarraian, Web Quest-ak biltzako, hemen sartu dira eta hauen alde positiboak eta negatiboak bilatu dituzte. Alde negatibo giza hurrengo hauek aipatu behar ditugu:  online izatea, metodologia berria, gidatuegia, diseinu luzea, ordenagailuaren beharra eta autonomia gutxi. Alde positibo giza, aldiz: praktikoa, talde lana, desberdina, ikasle aktiboa, motibagarria,  didaktikoa, entretenigarria, internetekin lotuta dagoela, doakoa eta atalka egituratua.


Honetaz gain, oso garrantzitsua da Internetak dituen abantaila ugariak ezagutzea. Interneta mundu zabal bat da, eta gauza oso interesgarriak daudela ohartu behar gara. Beraz, tresna hau erabiltzea oso interesgarria izan daiteke eta dituen abantailak aprobetxatzea garrantzitsua da ondoren lan politak eta pisuzkoak egin ahal izateko. Gainera, WebQuest-en bitartez, ikerketa lana sustatzen da. Horrela, benetako errealitatea ezagutzen da, hau konprobatuaz. Ikerketak burutzeko informazio iturria gainera oso eskuragarria da, Interneta hain zuzen ere.


WebQuest-ak egiteko prozesua honelakoa izango litzateke:
Lehenik eta behin irakasleak topiko edo arazo bat planteatzen du. Helburua, topiko edo arazo hori sakontzea izango litzateke ikasleak lortu behar duen helburua. WebQuest-ak sei zatitan banatzen dira: sarrera, egin beharrekoa, prozesua, baliabideak, ebaluazioa eta konklusioa.

Hitz gutxitan hau esan genezake WebQuest-ei buruz. Informazio bat analizatzea, sintetizatzea, ulertzea, transformatzea, osatzea, balorazioa egitea eta abar da. 

Klikatu hemen Web Quest-ei buruzko eskema hau ikusteko.
http://idoiaazurmendi.files.wordpress.com/2009/12/webquest20erika.jpg


Ondoren, Pladlet-ak sortu dituzte, hormairudiak egiteko aukera ematen duen baliabidea. Gainera, oso erraza da erabiltzeko eta emaitza oso onak ematen ditu, ikasleekin erabiltzeko aproposa da. Hots, ikasleak irudiaren munduan trebatu ahal ditugu, Internet-eren munduan trebatzen ditugun aldi berean.







    Bukatzeko, soinua landu dute. Hasieran YouTube erabili dute, eta bertatik  abestiak lortzeko baliabide bat ezagutu dute, YouTube To mp3 Converter. Hondoren, Audacity-rekin editatu dituzte eta beraien ahotsa sartu dute mikrofonoarekin audio pistetan.

    Aurreko bi baliabide hauek jadanik ezagutzen nituen, beraz, ez ditut erabiltzeko zailtasunik. Hala ere, Sony Vegas erabiltzen ohi dut bai bideoak bai audioak editatzeko. Errazak dira erabiltzeko; hala ere, Lehen Hezkuntzako umeekin erabiltzeko samar konplexuak dira. Beraz, 3. zikloko edota DBHko umeekin erabiliko nituzke, batez ere, Audacity. Horrela izanda, landu egin behar den programak direla uste dut; izan ere, pertsona askok ez dute aukera hau ezagutzen eta sormena eta adimen artistikoa lantzeko baliabide egokiak dira.

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina