2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Gaur, azaroaren 12an, IKTko klase praktikoa eduki dugu. Klasearen hasieran, bibliografiak egiteko jarraibideak ikusi ditugu. Horretarako, zenbait adibide egin ditugu klasean. Ezinbestekoa da lan akademikoak egiteko, bibliografia egoki egitea. Izan ere, lanak aurkezterako orduan, seriotasuna, heldutasuna eta presentzia ona erakusten du. Lan hori errazteko, APAk zenbait arau sortu zituen eta hauek jarraitu behar ditugu. Beraz, ikasle guztiok jakin beharko genukeen informazioa izanik, hemen eskuratu dezakegu. 
  
 Jarraian, Google-en bidez markagailuak nola jarri behar diren ikusi dugu. Hainbat eratara egin dezakegu, errazena, google-en bertan da. Baina, zenbait beste programa badaude ere, hala nola "diigo", "connotea" edota "delicius". Oso baliagarriak dira erabilpen akademikorako edota pertsonalerako. Hots, beste pertsonekin elkarbanatu dezakegu gustuko ditugun edo erabilgarriak diren web orrialde batzuk. Niretzat interesgarriak diren zenbait orrialde gordetzeko, nire kontua sortu dut.  
                                                 
Bestetik, gaur egun asko erabiltzen den web bat, scoop it da. Web2.0 filosofiaren barruan sartuta dagoen orrialde bat da. Interesgarria diren artikulu eta berri asko topatu ahal ditugu bertan. Ikasle eta irakasle moduan, egunero gertatzen denaren berri jakin behar dugu, eta horrelako baliabideak erabiltzea, aukera ona eta erakargarria da.
  
http://office.microsoft.com/es-es/word/
 Ondoren, word programa erabili dugu, lanak egiteko beharrezkoa dena. Hala ere, denok ezagutzen dugun programa da, txikitatik erabili baitugu. Horrela izanda, hurrengo gauzak ikusi ditugu: alfabetikoki ordenatzea, dokumentuaren mapa, letra-tartea, azala jartzea, markatzaileak, oin orriak, orrialde zenbakia, irudietan titulua jarri, komentarioak idatzi... Windows-en erabiltzaileek dokumentuak sortzeko gehien erabiltzen den programa da, aukera asko eskaintzen baititu eta      erabiltzeko erraza delako.                           


Klasearen bigarren zatian, soinua landu dugu. Modulu lanean bideo bat egin beharko dugunez, eta horretan IKTaren erabilera egokia erakutsi behar dugunez, bideoak landu ditugu. 

Hasteko, "Los grandes educadores" bideoa aztertu dugu. Bideo honetan entzun ahal dugun musika, deskriptiboa da, aldaketa bideratzen du, helburu batera ailegatu nahi da. Irudia, aldiz, estatiko mantentzen da. Beraz, irudia eta soinuaren arteko erlazioa kontrajarria da. Gure bideoak sortzeko orduan, kontuan eduki behar dugun atala da hau. Hala ere, artearen sorkuntza eta honek sortzen dituen sentsazioak, norberaren barnean topatzen ditugunez, oso gai subjektiboa da.


http://www.dejamequetecuente.net/2011/06/el-maltrato-sutil.html

 Ondoren, ipuin bat ikusi dugu "Por cuatro esquinitas de nada". Ipuin honen ulermenean, musikak eta irudiak, eragin handia dauka, biak batera doazelako. Ikusi dugun beste adibide bat "El maltrato" izan da, Diego Jiménez-ena. Irudiak eta agertzen diren plano aldaketak, musika eta mesuarekin ondo erlazionatutak daude. Honekin, dinamismoa lortzen da. Bideo hau aztertzean eta aurrekoarekin alderatuz, irudiak eta hitzezko testuak garrantzia hartzen duela esan dezakegu. Modu honetan, musikak bigarren mailan geratzen da, gure guztia arreta hartu gabe. Musikak, aldiz, hasieran eta bukaeran garrantzia hartzen du, honen intentsitatea igoz. 

Aurreko bi ipuinen mezuei begira, sakonak eta intentsitate askotakoak direla esan dezakegu. Lehenengoa adin txikiagoko umeentzat den bitartean, bigarrena, nagusiago diren gazteentzat bideratuta dago. Horrelako bideoak, irakasle moduan, curriculuma osatzeko baliagarriak suertatu ahal dira. Izane ere, ikasleei mezua helarazteko era erakargarria da.
 
Bukatzeko, "Haziak eta jakintza" dokumentala ikusi dugu. Kasu honetan, pertsonak hitz egiten duten bitartean ez da musikarik entzuten. Isiltasuna ere, soinua baita. Musika entzuten denean, honek eta irudiak guztizko koherentzia erakusten dute. Aldaketa hauekin, entzunle eta ikusleen arreta mantentzea lortzen da. Hots, bideo hau, 13 minuturekin, aurrekoak baino luzeagoa da. Beraz, ikasleen arreta lortzeko, horrelako baliabide bisualak eta entzunezko baliabideak erabili behar dira. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina