2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Gaur, azaroaren 18an, IKTren klase magistrala eduki dugu. Aurreko egunetan bezala, klaseko taldekideen aurkezpenak ikusi ditugu. Kasu honetan, bi taldeek Horizonte proiektuari buruz hitz egin dute.

Lehenengo taldea, GA1eko Ariane, Mikel, Amaia, Itsaso, Miren eta Yanire osatu dute. Esan bezala, Horizonte proiektuari buruz hitz egin dute. 

Proiektu honek, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea du helburu. Kasu honetan, haren aplikazioa haurretan ikusi dugu. Hiru epe desberdintzen dira. Lehenengoa, horizonte hurbileko epea, 0-1 urteekin. Honetan, hodeiaren (interneten) konputazioa eta mugikorren bidezko ikasketa agertzen da. Bigarren epean, erdi epeko horizontean,ikasketaren analisia eta eduki irekia ematen da. Hirugarren eta azken epean, hiru dimentsioko inprimatzea eta laborategi birtualak agertzen dira. 

Ikusten dugun moduan, proiektu honekin hezitzaileen rol aldaketa agertzen da. Izan ere, ikasleak bizi izango diren eta lan egingo duten mundurako prestatu behar ditugu.

Bukatzeko, bideo oso interesgarri bat jarri dute. Irakasle, ikasle eta gizaki oro bideo hau ikusi beharko lukeela uste dut. Ikusteko, klik egin hemen.


http://img.youtube.com/vi/_A-ZVCjfWf8/0.jpg
http://i1.ytimg.com/vi/FEik0GX_A3I/0.jpg
http://blog.mrmeyer.com/2008/its-3am-in-the-edublogosphere/


Bigarren hitzaldia, GA1eko ikasleek egin dute ere, Horizon txostenari buruz hitz egiten.

"Horizon NMC-2013" txostena, New Media Consortium eta Educaseren eskutik egin zen. Haren helburua teknologia berriak identifikatzea da. Horretarako, 3Da daukate erreferente moduan. MOOC-aren presentzia gero eta indar handiagoa hartzen ari da. (MOOC: Massive Online Open Course - Online Ikastaro Ireki Masiboa).

Kasu honetan, haren aplikazioa gazteei bideratuta dago. Hauek, tabletak erabiltzen dute hezkuntza baliabide moduan. Tabletek, zenbait alderdi onuragarri erakusten dituzte; hala nola, mugikortasuna, konektatzeko erraztasuna, komunikatzeko gaitasuna, eduki interaktiboak lantzea. Honen adibide moduan, ikasle talde baten bideo bat jarri dute. Bertan, gazte batzuk tabletez baliatuz, pieza musikal bat jotzen agertu dira. Ikaragarria da ikustea teknologia berriekin gaur egun egin ahal dena.

Bukatzeko, bi kontzeptu aipatu dituzte. Hasteko, ludifikazioa, jokoaren dinamika eta teknikak eremu ez errekreatiboetan erabiltzea. Eta bigarrenik, "learning analytics", ikasleen aktibitatearekin erlazionatuta dauden datuen analisia. 


http://mississaugakids.com/wp-content/uploads/2014/04/kids-with-tablet.jpg

Gero eta aurkezpen gehiago ikusita, IKTaren erabilera hezkuntzan, aurrera pausu ikaragarria dela ikusten dugu. Teknologia berrien bidez, autonomia, gaitasun matematikoa, sormena, gaitasun kritikoa, adimen emozionala, gaitasun linguistikoa eta abarreko alorrak landu ditzakegu.

GOAZEN UMEAK BENETAN HEZTERA!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina