2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Gaur, azaroaren 26an, IKTko klase praktikoa eduki dugu. Klasean zehar, umeekin lantzeko programa batzuk aztertu ditugu. Hauen bitartez, umeek ariketak egin ahal dituzte. Ariketa hauek, eginak aurkitu ahal ditugu, baina gure beharrei erantzuten dizkioten ariketak sortu ahal ditugu. Gainera, ikasleek beraiek ariketak sortzeko aukera dago. Honek, umeen motibazioa piztuko du; hots, beraiek edo beraien kideek egindako ariketa bat burutzean interes handiagoa jarriko dute honetan eta ikaskuntza esanguratsuagoa izango da. 

Hasteko, Ardora programa aztertu dugu, euskarazko zenbait ariketak, bideoak, irudiak... sortzeko aukera ematen diguna. Hau erabiltzeko, deskargatu egin behar duzu. Hori egiteko, zenbait argibide eskainiko dizkizuet jarraian:

Java programa instalatu (bestela, ez da funtzionatzen). Ondoren, google-en. Ardora bilatu, descargatu auto botoia-ren bitartez(USB- portable), ejekutablea. Artxibo, aktibitatea aukeratu, adibidez, puzzlea; eta honenen ezaugarriak ezarri. Ondoren, hurrengo aukerak ditugu: artxiboa gorde (puzz1.ard), ikusi (puzz1.jar) edo artxiboa argitaratu (puzz1.htm). Bestetik, gure beharren arabera, ariketa zaildu dezakegu (puzz1.ard erabiliz).


Bestetik, Click programa aztertu dugu. Bai, Click (bertzio zaharra) eta JClic  (bertzio berria, java teknologia erabiliz: dinamikoagoa, animazioak arinago eta atseginago). Horretarako, google-en ZonaClic bilatu behar dugu. Bertan, aktibitateak dauzkagu, hezkuntza formalean, klase partikularretan edo ume baten zailtasunak lantzeko erabili ahal ditugunak. Ariketen denbora kronometratzailea desinstalatzea gomendatzen da, umea urduri jartzen baita. 

Baliabide hau praktiketan egon nintzen eskolan erabiltzen genuen. Umeek asko disfrutatzen zuten honekin, hala ere, niretzat samar bat zahartuta dago gaur egungo umeentzat; batez ere, bisualki. Hots, Clic programa zaharra erabiltzen genuen.

Jarraian Educaplay landu dugu, online dagoen programa. Honetan, aktibitate mordo bat aurkitu ditzakegu eta hauek sortzeko aukera daukagu. Horrez gain, ariketak ikusteko bi modu edo estetika ditugu, HTML modura edo FLASH modura (adobe enpresak bideoak egiteko modua).  Hau frogatzeko, ariketa batzuk egin ditugu binaka:




Eguraldia eta urtaroak



Animaliak


Saioa bukatzeko, online ipuinak sortu ditugu. Horretarako Storybird baliabidea erabili dugu. Programa honen helburua ikasleek ipuin bat sortzea da. Indar asko jartzen da istoriaren kontaketan eta gainera, programak ilustrazioak errazten ditu. Honek askoz erakargarriagoa bihurtzen du. Jakin beharra dago, ipuinak sortzeko beste baliabide batzuk daudela, hala nola, Picturebook maker.

Storybird programa frogatzeko, kontu bat sortu dugu eta ipuin bat asmatu dugu. Pena bat da ezin dela publikoki argitaratu ingelesez ez badago. Beraz, irudiak jarriko ditut hemen ipuina ikusteko.








 







Honen inguruan zenbait jarduera burutu ahal ditugu momentu ezberdinetan. Hala nola, ariketa hauek hezkuntzaren osagarritzat erabili ahal ditugu, lantzen ari garen gaian sakontzeko, gaia bera lantzeko, ikasleak beraien artean ariketak elkarbanatzeko, ikasleek beraien burua ebaluatzeko, zenbait arlotan trebatzeko, gai batzuei buruzko interesa pizteko, jarduera batzuetara ohitzeko...

Beraz, irakasle moduan oso baliabide interesgarriak iruditzen zaizkit. Hala ere, kontu handiz ibili behar gara eta umeek egiten dituzten ariketa guztiak gainbegiratu behar ditugu. Izan ere, sarean dauden zenbait informazio faltsuak dira eta ikasleek egin ahal dituzten ariketa batzuk, gaizki egon ahal dira. 

Gaurko saioan aztertu ditugun baliabideen artean gehien gustatu zaidana ipuinak egitekoa izan da. Hots, adimen artistikoz elikatzen naizen pertsona bat naiz; beraz, umeengan adimen artistikoa garatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Gainera, programa honek (batez ere, storybird) eskaintzen dituen ilustrazioak guztiz erakargarriak dira umeentzat eta ipuina sortzearen ekintza oso interesgarria bihurtzen du. 


2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Gaur, azaroaren 25an, IKTko klase magistrala eduki dugu. Honetan, beste bi taldeen aurkezpenak entzuteko aukera eduki dugu.

Lehenengo aurkezpena, GA1eko talde batek egin du "Interneten arriskuak" gaia lantzen. Aurkezpen honetan, jarraian aipatuko ditugun zenbait datu eskuratu ditut.

Internetaren komunikabidea, gero eta gehiago erabiltzen da; izan ere, aukera berriak eskaintzen ditu eta informazio ugari aurkitzeko eta abarreko aukerak ematen ditu. Baina, Internetaren inguruan, ez ditugu alderdi onuragarriak bakarrik aurkitzen, arriskuak sortzen dira ere. 

Hasteko, edukien inguruko arriskuak daude; legez kontrakoak, kaltegarriak edota gezurrezkoak diren edukiak aurkitu ahal ditugulako. Bigarren arrisku moduan, merkataritza elektronikoaren inguruko arriskuak aipatu behar ditut; izan ere, internetek ez du informazio pribatua babesten eta enpresek erabili ahal dute. Lege alderdiekin zerikusia duten arriskuak ere garrantzitsuak dira, sarean egiten duguna errealitatean eragina baitu.
 
http://c3e308.medialib.glogster.com/media/a2/a208556f324b6e816bf42b501ee4c4fd9130baa92bf05d81c64c3d1cd7da7ea1/kid-safe-internet-300x295.jpg

Bestetik, adin txikikoak ezezagunekin sortu ahal dituzten harremanak arrisku handia dute. Izan ere, zenbait informazio pertsonala trukatzen dute; eta horrek, ondorio kaltegarriak eduki ahal ditu.

Honekin erlazionatuta, bideo bat ikusi dugu "The Child Explotation and online protection centre". Bideoaren hasieran, neska bat agertzen da, haren etxearen patiora ateratzen dena, kartel bat kokatzeko. Kartelean, neskaren argazki bat dago, haren korreoarekin batera. Ondoren, bere eskolako bi neska agertzen dira eta barrezka, mugikorrarekin argazki bat ateratzen diote kartelari eta saretik sakabanatzen dute. Jarraian, gizon bat agertzen da; honek, neskaren posta apuntatzen du. Gizonak haren profiletik hartzen ditu zenbait argazki eta neskatxoarekin hitz egiten hasten da postaren bidez. Elkar ezagutzen daudela, gizonak gezurrezko datuak ematen ditu, 9 urteko mutila dela, haren eskolakoa dela... Hitz egiten daudela, neskatilak parkera joango dela esaten dio, eta gizonak ea bakarrik joango den galdetzen dio. 

Istorio honekin batera, ume batzuei egiten dizkioten zenbait galdera agertzen dira. "Leku publiko batean jarriko zenituzke zure argazkiak?" edota "Ezezagun batekin hitz egiten duzu zure lagun mina balitz bezala?". Gazteek ezetz esaten dute. Ondoren, galderak aldatzen dituzte: "Zure argazkiak jartzen dituzu interneten?", "Edozeinek ikusi edo aldatu ahal ditu zure argazkiak?", "Jartzen dituzun argazkien artean, zure gurasoei erakutsiko ez zenituzkeen argazkiak daude?"... Galdera hauen aurrean, baiezko erantzuna ematen dute umeek. 

Bideo honek argi usten du gaur egungo errealitatea. Gazteek ez dira konturatzen sarean eskegitzen dena, sarean geratzen dela eta edonork manipulatu ahal duela. Arrisku hauek "tontakeria" bat iruditu ahal badira ere, arazo larri batean bihurtu ahala dira. Izan ere, gaur egun adingabeen abusu asko ematen dira honen ondorioz. Gurasoek, nagusiok eta irakasleok, kontu handi eduki behar dugu gai honekin.
http://lujazos.com/wp-content/2014/02/coleccion-baby-dior-primavera-verano-201410.jpg

Horrela izanda, eskolaren zeregina Interneteko arriskuen aurrean, interesa adierazi eta ikasleek sarean egiten eta lortzen dutena eztabaidatzea da. Bestetik, interneteko segurtasunaren gaia curriculumean sartu behar da eta eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi behar da material didaktikoak erabiliz. Azkenik, IEP (Internet segurtasunez erabiltzeko Eskola Politika) prestatu ezarri eta berrikusi behar da. Horrela izanda, IEP baten edukiak prestatzeko, zenbait estrategia daude. Hala nola, sarbidea mugatzea, erantzukizuna garatzea eta ikasleak hezkuntza jardueretan bideratzea.

Jakin behar dugu, internet erabiltzea, garrantzitsua dela hurrengo arrazoiengatik: alde batetik, bizitza modernoaren funtsezko zatia delako; eta beste aldetik, eskolan erabiltzean zenbait hezkuntzaren helburuak lortzen direlako. Helburu hauen artean, hurrengoak dauzkagu:  maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskaintzea, informazio kudeaketa eta ikastetxeen administrazioa hobetzea.

Beraz, internet ikaskuntza hobetzeko erabiltzea baliabide egokia dela uste dut. Kontu handiz ibili behar bagara ere, ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatzeko tresna itzela da. Izan ere, modu honetan, umeengan hurbila den zerbait erabiltzean (gaur egungo umeek teknologia berriak erabiltzen dituzte egunero), haien motibazioa areagotzen da.

http://p4cdn4static.sharpschool.com/UserFiles/Servers/Server_546/Image/TechnologyD/internet-safety3.gif


Bigarren aurkezpena, "Segurtasuna interneten" izan da, aurreko aurkezpenean agertutako Nuria Quintana-ren aren artikuluaren jarraipena izan dena. Honetan, hurrengo informazioa eskuratu dugu:

Ikasleei interneteko edukiak ebaluatzen ikasi behar diegu. Prestakuntza eskaini behar dugu; hau da, materialak ebaluatzeko modua erakutsi behar dugu eta jarrera kritikoak garatu behar dira. Jakin behar dute informazio iturria aipatzea eta copyright-a errespetatzea garrantzitsua dela. Horrez gain, ikastetxeak ziurtatu behar du legedia betetzen dela eta klaseetan erabiltzen diren baliabideak kontrolatu. Bestetik, umeek deserosoak sentiarazten dieten materialen berri eman behar diote irakasleari.

Posta elektronikoa erabiltzeko zenbait aholku eman dituzte. Hola nola, eskolak onartutako posta helbidea erabiltzea, helbide komunak erabiltzea, ikasleek mezu iraingarrien aurrean irakasleei jakinaraztea edota ikasleek datu pertsonalarik ez ematea. 

Askotan, nagusiok ez gara konturatzen aurrean aipatutako gauza hauetaz eta beraz, ez diegu umeei transmititzen honen garrantzia. Jarraian, honen inguruko bideo bat ikusi dugu, "Las 10 claves para usar internet con seguridad" (internet erabiltzeko 10 arauak). Ez eman datu pertsonalik, posta elektroniko bat baino gehiago erabili, spam-a ukatu, ez eman zure posta erraztasunez, pasahitza sekretuan gorde, gogaikatzen bazaituzte laguntza eskatu, kontuz opari eta maukekin, zure gurasoengan konfiantza eduki, ezezagunak ez dira zure lagunak eta ez geratu lehen aldiz norbaitekin bakarrik bazaude.


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjhyxOsUUwLVSS5cCYG7RGY_0M1y9oxhvBDHy3Zp9LxePIoIHQ8cB3M-tLLIX13d6uH8Y-_jH_Rr4FvPR8aeF-w1VxdYsaRcw9r84LrZ8RcQv9OAGRSb4BI1RqHPiWkEdyc6CIRF6qyPXY/s400/portada.gif

Bestetik, honekin guztiz erlazionatuta, web orrien erabilera ikusi dugu. bertan, ez dugu informazio pertsonalik eman behar, umeak identifikatu gabe agertu behar dira argazkietan, ez ditugu ikasleen izen osoak jarri behar eta umeen argazkiak erakusteko gurasoen baimena.

Aipatutako egoerak ekiditeko, eskoletan neurri desberdinak hartu behar dira. Irakasle-ikasle arteko elkarrizketa sustatu behar da, umeei arriskuak azaltzeko eta gairen inguruko informazioa ezagutzeko. Bestetik, jakinarazi behar diegu arautu gabeko foroetan ezin direla sartu (sartzekotan gainbegiratzaile bat egon behar da) eta araututako hezkuntza berriketa gelak erabili behar direla. Gainera, ezin izango dute foroetan parte hartu, bakarrik eskolako lan bat egiteko. Irakasleek, ikasleek zerbitzua erabili baino lehen, honek eduki ahal dituen arriskuak aztertu behar dituzte. 


Hau guztia ikusi ondoren, txikiak babestu egin behar ditugula esan dezakegu.  Gainera, irakasle eta ikastetxeen lana garrantzi handikoa dela jakinda, neurriak hartu behar dira, segurtasun politikaren eduki eta estrategiak garatzeko. Modu honetan, internet seguruago bihurtzea izango da irakasleon xedea. 

Ez da lan erraza, hots, erosoagoa da ohiko baliabideak erabiltzea (liburuak, lan koadernoak...). Baina ikasleen hezkuntzarekiko interesa pizteko, irakaskuntza gaurkotzea ezinbestekoa da. Horrela izanda, sareak eta teknologia berriek eskaintzen duten milaka baliabideak erabiltzea, aukera egokia da. Honekin erlazio handia eduki ahal du irakasleen motibazio falta. Normalean ikasleen motibazio falta aipatzen dugu; baina, horren sorrera ez da egongo irakasleen jarreran?

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Gaur, azaroaren 19an, IKTko klase praktikoa izan dugu; baina, gida baimenaren azterketa praktikoa izan dudanez, ezin izan naiz klasera joan. Beraz, klaseko lagun bati apunteak eskatu dizkiot, materia ez galtzeko.

Klasea hasi baino lehen, irakasleak bi liburu aipatu ditu. Lehenengoa, akats tipografikoen ingurukoa izan da, "Ortotipografia". Bigarrena, "Lecturas de Imágenes en la era digital" izan da, Roberto Aparici eta Agustín García Matilla idatzitakoa. Hau, gaur egungo irudien erabileraren inguruko liburua da.

Jarraian, Web Quest-ak ikusi ditugu, 1995. urtean Bernie Dodge, San Diego-n sortutakoak. Gehiegizko informazioari erantzuna emateko sortu zituen. Web Quest-ak ez dira web orriak, baizik eta metodologia bat. Hauek, jarduera hezitzaileak dira eta internet bidezko ikerlana sustatzen dute. Hau da, metodologia honen bitartez internet gelan erabiliko da bilatu beharreko informazioa lortzeko. Horretarako, bilaketa zuzendu egin behar da era kooperatibo eta orientatzaile batean.

Metodologia honen ezaugarri bat, ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea dela da. Horrez gain, transmititu eta konpartitu daitekeen metologia dela eta bukatzeko, malgua dela (hau da, erabiltzailearen, gaiaren edota adinaren arabera aldatzen dela).


Metodologia honek sei atal ditu:

1) Sarrera: bi helburu lortzea, "ikaslea gaiaren inguruan bideratzea" eta "ikaslearen motibazioa sustatzea".
2) Zeregina: Ikasleari lortu beharreko zeregina zehazten zaio.
http://www.rtmsd.org/Page/16316
3) Prozedura: zeregina lortzeko eman behar dituen urratsak azalduko zaizkio eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen zaizkio.
4) Baliabideak: informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko ematen direnak (web guneak, laguntza-dokumentuak, entziklopedia, etab.)
5) Ebaluazioa: zer den eta kontuan hartuko diren irizpideak.
6) Ebaluazioa: komunean hausnarketa egitea.



Horrela izanda, Web Quest-en sailkapena iraupenaren arabera hurrengoa da: hasteko, iraupen motza (1-3 ekintza, gaia ezagutu eta antolatu); jarraian, iraupen luzea (aste 1 edo hilabete 1, gaia garatu eta landu); hirugarrenik, miniwebquest (webquest motz bat).

Jarraian, Web Quest-ak biltzako, hemen sartu dira eta hauen alde positiboak eta negatiboak bilatu dituzte. Alde negatibo giza hurrengo hauek aipatu behar ditugu:  online izatea, metodologia berria, gidatuegia, diseinu luzea, ordenagailuaren beharra eta autonomia gutxi. Alde positibo giza, aldiz: praktikoa, talde lana, desberdina, ikasle aktiboa, motibagarria,  didaktikoa, entretenigarria, internetekin lotuta dagoela, doakoa eta atalka egituratua.


Honetaz gain, oso garrantzitsua da Internetak dituen abantaila ugariak ezagutzea. Interneta mundu zabal bat da, eta gauza oso interesgarriak daudela ohartu behar gara. Beraz, tresna hau erabiltzea oso interesgarria izan daiteke eta dituen abantailak aprobetxatzea garrantzitsua da ondoren lan politak eta pisuzkoak egin ahal izateko. Gainera, WebQuest-en bitartez, ikerketa lana sustatzen da. Horrela, benetako errealitatea ezagutzen da, hau konprobatuaz. Ikerketak burutzeko informazio iturria gainera oso eskuragarria da, Interneta hain zuzen ere.


WebQuest-ak egiteko prozesua honelakoa izango litzateke:
Lehenik eta behin irakasleak topiko edo arazo bat planteatzen du. Helburua, topiko edo arazo hori sakontzea izango litzateke ikasleak lortu behar duen helburua. WebQuest-ak sei zatitan banatzen dira: sarrera, egin beharrekoa, prozesua, baliabideak, ebaluazioa eta konklusioa.

Hitz gutxitan hau esan genezake WebQuest-ei buruz. Informazio bat analizatzea, sintetizatzea, ulertzea, transformatzea, osatzea, balorazioa egitea eta abar da. 

Klikatu hemen Web Quest-ei buruzko eskema hau ikusteko.
http://idoiaazurmendi.files.wordpress.com/2009/12/webquest20erika.jpg


Ondoren, Pladlet-ak sortu dituzte, hormairudiak egiteko aukera ematen duen baliabidea. Gainera, oso erraza da erabiltzeko eta emaitza oso onak ematen ditu, ikasleekin erabiltzeko aproposa da. Hots, ikasleak irudiaren munduan trebatu ahal ditugu, Internet-eren munduan trebatzen ditugun aldi berean.







    Bukatzeko, soinua landu dute. Hasieran YouTube erabili dute, eta bertatik  abestiak lortzeko baliabide bat ezagutu dute, YouTube To mp3 Converter. Hondoren, Audacity-rekin editatu dituzte eta beraien ahotsa sartu dute mikrofonoarekin audio pistetan.

    Aurreko bi baliabide hauek jadanik ezagutzen nituen, beraz, ez ditut erabiltzeko zailtasunik. Hala ere, Sony Vegas erabiltzen ohi dut bai bideoak bai audioak editatzeko. Errazak dira erabiltzeko; hala ere, Lehen Hezkuntzako umeekin erabiltzeko samar konplexuak dira. Beraz, 3. zikloko edota DBHko umeekin erabiliko nituzke, batez ere, Audacity. Horrela izanda, landu egin behar den programak direla uste dut; izan ere, pertsona askok ez dute aukera hau ezagutzen eta sormena eta adimen artistikoa lantzeko baliabide egokiak dira.

    2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

    Gaur, azaroaren 18an, IKTren klase magistrala eduki dugu. Aurreko egunetan bezala, klaseko taldekideen aurkezpenak ikusi ditugu. Kasu honetan, bi taldeek Horizonte proiektuari buruz hitz egin dute.

    Lehenengo taldea, GA1eko Ariane, Mikel, Amaia, Itsaso, Miren eta Yanire osatu dute. Esan bezala, Horizonte proiektuari buruz hitz egin dute. 

    Proiektu honek, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea du helburu. Kasu honetan, haren aplikazioa haurretan ikusi dugu. Hiru epe desberdintzen dira. Lehenengoa, horizonte hurbileko epea, 0-1 urteekin. Honetan, hodeiaren (interneten) konputazioa eta mugikorren bidezko ikasketa agertzen da. Bigarren epean, erdi epeko horizontean,ikasketaren analisia eta eduki irekia ematen da. Hirugarren eta azken epean, hiru dimentsioko inprimatzea eta laborategi birtualak agertzen dira. 

    Ikusten dugun moduan, proiektu honekin hezitzaileen rol aldaketa agertzen da. Izan ere, ikasleak bizi izango diren eta lan egingo duten mundurako prestatu behar ditugu.

    Bukatzeko, bideo oso interesgarri bat jarri dute. Irakasle, ikasle eta gizaki oro bideo hau ikusi beharko lukeela uste dut. Ikusteko, klik egin hemen.


    http://img.youtube.com/vi/_A-ZVCjfWf8/0.jpg
    http://i1.ytimg.com/vi/FEik0GX_A3I/0.jpg
    http://blog.mrmeyer.com/2008/its-3am-in-the-edublogosphere/


    Bigarren hitzaldia, GA1eko ikasleek egin dute ere, Horizon txostenari buruz hitz egiten.

    "Horizon NMC-2013" txostena, New Media Consortium eta Educaseren eskutik egin zen. Haren helburua teknologia berriak identifikatzea da. Horretarako, 3Da daukate erreferente moduan. MOOC-aren presentzia gero eta indar handiagoa hartzen ari da. (MOOC: Massive Online Open Course - Online Ikastaro Ireki Masiboa).

    Kasu honetan, haren aplikazioa gazteei bideratuta dago. Hauek, tabletak erabiltzen dute hezkuntza baliabide moduan. Tabletek, zenbait alderdi onuragarri erakusten dituzte; hala nola, mugikortasuna, konektatzeko erraztasuna, komunikatzeko gaitasuna, eduki interaktiboak lantzea. Honen adibide moduan, ikasle talde baten bideo bat jarri dute. Bertan, gazte batzuk tabletez baliatuz, pieza musikal bat jotzen agertu dira. Ikaragarria da ikustea teknologia berriekin gaur egun egin ahal dena.

    Bukatzeko, bi kontzeptu aipatu dituzte. Hasteko, ludifikazioa, jokoaren dinamika eta teknikak eremu ez errekreatiboetan erabiltzea. Eta bigarrenik, "learning analytics", ikasleen aktibitatearekin erlazionatuta dauden datuen analisia. 


    http://mississaugakids.com/wp-content/uploads/2014/04/kids-with-tablet.jpg

    Gero eta aurkezpen gehiago ikusita, IKTaren erabilera hezkuntzan, aurrera pausu ikaragarria dela ikusten dugu. Teknologia berrien bidez, autonomia, gaitasun matematikoa, sormena, gaitasun kritikoa, adimen emozionala, gaitasun linguistikoa eta abarreko alorrak landu ditzakegu.

    GOAZEN UMEAK BENETAN HEZTERA!


    2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

    Gaur, azaroaren 12an, IKTko klase praktikoa eduki dugu. Klasearen hasieran, bibliografiak egiteko jarraibideak ikusi ditugu. Horretarako, zenbait adibide egin ditugu klasean. Ezinbestekoa da lan akademikoak egiteko, bibliografia egoki egitea. Izan ere, lanak aurkezterako orduan, seriotasuna, heldutasuna eta presentzia ona erakusten du. Lan hori errazteko, APAk zenbait arau sortu zituen eta hauek jarraitu behar ditugu. Beraz, ikasle guztiok jakin beharko genukeen informazioa izanik, hemen eskuratu dezakegu. 
      
     Jarraian, Google-en bidez markagailuak nola jarri behar diren ikusi dugu. Hainbat eratara egin dezakegu, errazena, google-en bertan da. Baina, zenbait beste programa badaude ere, hala nola "diigo", "connotea" edota "delicius". Oso baliagarriak dira erabilpen akademikorako edota pertsonalerako. Hots, beste pertsonekin elkarbanatu dezakegu gustuko ditugun edo erabilgarriak diren web orrialde batzuk. Niretzat interesgarriak diren zenbait orrialde gordetzeko, nire kontua sortu dut.  
                                                     
    Bestetik, gaur egun asko erabiltzen den web bat, scoop it da. Web2.0 filosofiaren barruan sartuta dagoen orrialde bat da. Interesgarria diren artikulu eta berri asko topatu ahal ditugu bertan. Ikasle eta irakasle moduan, egunero gertatzen denaren berri jakin behar dugu, eta horrelako baliabideak erabiltzea, aukera ona eta erakargarria da.
      
    http://office.microsoft.com/es-es/word/
     Ondoren, word programa erabili dugu, lanak egiteko beharrezkoa dena. Hala ere, denok ezagutzen dugun programa da, txikitatik erabili baitugu. Horrela izanda, hurrengo gauzak ikusi ditugu: alfabetikoki ordenatzea, dokumentuaren mapa, letra-tartea, azala jartzea, markatzaileak, oin orriak, orrialde zenbakia, irudietan titulua jarri, komentarioak idatzi... Windows-en erabiltzaileek dokumentuak sortzeko gehien erabiltzen den programa da, aukera asko eskaintzen baititu eta      erabiltzeko erraza delako.                           


    Klasearen bigarren zatian, soinua landu dugu. Modulu lanean bideo bat egin beharko dugunez, eta horretan IKTaren erabilera egokia erakutsi behar dugunez, bideoak landu ditugu. 

    Hasteko, "Los grandes educadores" bideoa aztertu dugu. Bideo honetan entzun ahal dugun musika, deskriptiboa da, aldaketa bideratzen du, helburu batera ailegatu nahi da. Irudia, aldiz, estatiko mantentzen da. Beraz, irudia eta soinuaren arteko erlazioa kontrajarria da. Gure bideoak sortzeko orduan, kontuan eduki behar dugun atala da hau. Hala ere, artearen sorkuntza eta honek sortzen dituen sentsazioak, norberaren barnean topatzen ditugunez, oso gai subjektiboa da.


    http://www.dejamequetecuente.net/2011/06/el-maltrato-sutil.html

     Ondoren, ipuin bat ikusi dugu "Por cuatro esquinitas de nada". Ipuin honen ulermenean, musikak eta irudiak, eragin handia dauka, biak batera doazelako. Ikusi dugun beste adibide bat "El maltrato" izan da, Diego Jiménez-ena. Irudiak eta agertzen diren plano aldaketak, musika eta mesuarekin ondo erlazionatutak daude. Honekin, dinamismoa lortzen da. Bideo hau aztertzean eta aurrekoarekin alderatuz, irudiak eta hitzezko testuak garrantzia hartzen duela esan dezakegu. Modu honetan, musikak bigarren mailan geratzen da, gure guztia arreta hartu gabe. Musikak, aldiz, hasieran eta bukaeran garrantzia hartzen du, honen intentsitatea igoz. 

    Aurreko bi ipuinen mezuei begira, sakonak eta intentsitate askotakoak direla esan dezakegu. Lehenengoa adin txikiagoko umeentzat den bitartean, bigarrena, nagusiago diren gazteentzat bideratuta dago. Horrelako bideoak, irakasle moduan, curriculuma osatzeko baliagarriak suertatu ahal dira. Izane ere, ikasleei mezua helarazteko era erakargarria da.
     
    Bukatzeko, "Haziak eta jakintza" dokumentala ikusi dugu. Kasu honetan, pertsonak hitz egiten duten bitartean ez da musikarik entzuten. Isiltasuna ere, soinua baita. Musika entzuten denean, honek eta irudiak guztizko koherentzia erakusten dute. Aldaketa hauekin, entzunle eta ikusleen arreta mantentzea lortzen da. Hots, bideo hau, 13 minuturekin, aurrekoak baino luzeagoa da. Beraz, ikasleen arreta lortzeko, horrelako baliabide bisualak eta entzunezko baliabideak erabili behar dira. 


    2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

    Gaur, azaroaren 11an, IKTko klase magistrala eduki dugu. Aurkezpenekin jarraitu dugu, kasu honetan, bi talde eman dute beraien hitzaldia.

    Lehenengo taldea Amaia Zelaia, Jon, Mikel, Libe, Itziar, Jone eta Itsaso osatu dute, GA2ko ikasleak. Haien hitzaldia "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izan da.

    Gaur egungo gizartea materialista eta globalizatua da. Gainera, informazioaren, ezagutzaren, komunikazioaren eta irudiaren gizartea da. Gizarte digitala.

    Horrela izanda, gaur egungo eskola duela urte batzuk atzerakoarekin konparatuz, desberdina izan beharko litzateke ez? Baina ez da horrela. Desoreka handia ematen da eskolaz kanpoko eta barneko errealitateen artean. Gainera, IKTko tresna gutxi erabiltzen dira oraindik. Izan ere, irakasleak ez dira jaio, hazi eta hezi teknologiarekin, beraz prestakuntza eza sentitzen dute, baliabide ezarekin batera. Batzuetan, kontuan hartu behar dugu ere, irakasleen adina. Hots, honek eragina dauka hauen berriztatzeko motibazioarekin. 

    Arazo honen aurrean, eskolaren funtzioa hurrengoa izango litzateke: egokitzapena eta alfabetatze digitala, inklusio digitala eta hezkuntza eredua berriztatu.
    Funtzio horiek aurrera eramateko, hainbat aukera daude. Hauen artean, Web2.0 azpimarratu behar dugu; honen barruan aurkitzen ditugun baliabideekin batera: blogak, wikiak, webquestak, podcastak, mapa kontzeptualak, moodle...



    Ideia hauen ondorio nagusi moduan, teknologia, hezkuntza haizeberritzeko aitzakia dela esan dezakegu. Horrez gain, teknologiaren bitartez, elkarlana eta bizikidetza sustatzen da. Bestetik, teknologiaren inguruan jarrera arduratsua sortzen da, horrek askatasunaren balioa dakar; hau da, Software-a askatasunez baina arduraz erabiltzea. Balio hauen bidez, umeak gizartera egokitzeko aukera edukiko du.

    IKTak gure eskolan txertatzea eta teknologia esanguratsuki erabiltzea, oso garrantzitsua dela esan dezakegu; talde lana, diziplinartekotasuna eta  motibazioa bultzatzen baitu. Motu honetan, umeekin gai eta errealitate ezberdinak lantzeko aukera edukiko dugu. Gainera, lana ondo egitekotan, haien hezkuntzarekiko interesa eta jakin-mina piztuko da.

    http://detki.lv/wp-content/uploads/2014/07/Online-safety-for-children-kids-using-a-computer.jpg


    Bigarren taldea, Itsaso, Ander Sedano, Laura, Zulema, Amaia eta Patri egin dute; GA2ko ikasleak ere. Kasu honetan "Internet eta eskola"-ri buruzko hitzaldia egin dute. Hitzaldian aipatu diren zenbait idei hurrengo hauek dira: 

    Gaur egungo familiek beldurra diote bakartzeari eta gaitasun sozialen garapenen galerari. Hori del eta, eskolak, plan ugari bideratu ditu IKTarekin erlazionaturik. "EU kids online" programan, interneteren eta horren inguruko ikerketak egin dira. Horiei esker, badakigu gurasoen %48ak, informazio beharra sentitzen duela; haur pornografia, ezezagunekin hitzorduak, norberaren datuak emateari... beldurra baitiote. "Safer Internet Programme"-ari esker, adin txikikoek interneten seguru ibiltzeko aukera izango dute. Etxean, aldiz, gurasoek jarraitu behar dituzten hainbat gomendio daude: umeekin egon sarean daudenean, non dabilen jakitea, informatu, ordenagailua guztion txoko batean jarri, web seguruak aurkitu, haurrari bere sentsazioei kasu egiteko esan...

    Ondoren, Web2.0ren jarioei buruz hitz egin dute, teknologia multzo bat baino gehiago, jarrera aldaketa batzuk ere bultzatzeko nahia dela. Hots, honen aplikazioa hezkuntzan, dibertigarria eta sinplea izan daiteke, umeentzat erakargarria, gaitasun kritikoa, erlazioak, eta beste ikasleekin harremanak garatzeko baliabide egokia izan daiteke. Tresna edo teknologia ugari hauen atzean, ez dago soilik ideia teknologiko bat, baizik eta hezkuntza zabalago bat lantzeko desioa. Bukatzeko, Web2.0 filosofia jakintza zenbait ikastoletan praktikan jarri denez, honen adibide batzuk eskaini dizkigute.


    http://www.blogcdn.com/parentdish.ca/media/2013/08/elementary-internet-1236x824.jpg

    Inoiz bainoa baliabide gehiago ditugu. Zergatik ez ditugu aprobetxatzen? Askotan, antzinako hezkuntza kritikatzen dugu, baina gu irakasle moduan lan egitean, ume guztiak mailetan eserita, lerrokaturik, banakako fitxa bat egiten jartzen ditugu. Aro honetako umeek, ez dira antzinako umeak, ez dute berdin ikasten. Gaur egungo umeek, aukeren mundu oso bat dute eskura. Goazen pentsatzera.