2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Gaur, urriaren 29, IKTko klase praktikoa eduki dugu. Hau, bi zatitan banatu dezakegu: lehenengo zatian blog-arekin erlazionatutako edukiak landu ditugu. Bigarrenean, irudia landu dugu.

Horrela izanda, hasieran, gadget bat sartu dugu gure blogean, RSSak. Hik hasi weba eta lagun baten blog-a sartu dugu, hain zuzen ere, "ezagutzalatz", Alatzek sortutako bloga. Ondoren, creative commons -en bitartez, egilearen eskubideak gordetzeko irudi bat kokatu dugu gure blog-ean, copyrith-a ez emateko. Beraz, gure blogarentzat lizentzia sortu dugu. Gainera, bertako informazioa euskaraz jarri ahal izateko, > < artean dagoen informazio zehatz bat (adibidez,  Creative Commons Reconocimiento 4.0 Internacional License) editatu dugu. Jarraian, "Copyscape" ikusi dugu, sarean dauzkagun dokumentuak beste pertsona batek erabili dituen edo ez jakiteko. Baliabide honetaz gozatzen dugula erakusteko, irudi bat jarri dugu gure blog-ean. 


http://kareei.files.wordpress.com/2012/05/02-plano-panoramico.jpg

Klasearen bigarren zatian,irudiak landu ditugu. Hasteko GIMP programa landu dugu, irudiak editatzeko aplikazio informatikoa dena. GIMP, "GNU Image Manipulaation Program" edo "irudiak manipulatzeok GNUren programa" da. Jakin behar dugu, GIMP programa usb-en eraman dezakegula, apps portableak erabiliz. Jarraian, programa honetan lan egiteko baliogarriak izan ahal diren argibide batzuk aipatuko ditugu:

- Argazki zati bat moztu: "herramientas", "herramientas de transformacion", "recortar", zatia aukeratu, gorde jpg moduan (exportar), kalitatea aldatu".

- Irudia handitu edo txikitu: "imagen", "escalar imagen", nahi ditugun neurriak jarri.

- Irudia pizuz arindu: "guardar como", izena/carpeta/guardar, kuadro berrian, kalitatea jeitsi.

Programa hau oso interesgarria da irudiak manipulatzeko; hala ere,irudiak lantzeko beste hainbat programa daude. Hauen artean, fotoflexer, blogift, bomombo, picturetrall edota flockdraw. Ikasle bakoitzak programa bat landu du eta ondoren, gutako batzuk klasearen aurrean azaldu dute ikusitakoa. Programa hauen erabilgarritasuna Lehen Hezkuntzara eraman dugu. Horrela izanda, programak aztertu behar ditugu eta irizpide batzuk jarraituz, zikloa zehaztu behar dugu. Izan ere, aurkeratzen ditugun programak oso zailak izatekotan, ikasleek teknologiara hurbildu beharrean, honetik aldenduko dira.



http://k35.kn3.net/787DED331.jpg

Bukatzeko, klase kide batzuk, kanpus osoan zehar argazkiak atera dituzte. Bikote bakoitzak, gai bat izan du eta horri buruzko argazkiak lortu behar izan ditu. Gaiak hurrengoak izan dira: ura, abiadura, airea, denbora eta komunikazioa. Gai hauei buruzko argazki asko agertu dira, oso interesgarriak.

Hala ere, irudigintza oso subjektiboa izaten ohi da. Irudi baten planoa oso handia bada eta elementu asko kokatzen baditugu bertan, irudia objektiboago bihurtzen da. Elementu bakarra fokalizatzen denean, aldiz, subjektiboagoa da. Horrela, objektibotasunetik subjektibora pasatzeko, irudi bateko elementu bat fokalizatu ahal dezakegu. 

Hezkuntzan, subjektibotasuna eta objektibotasuna oso garrantzitsua da. Irakasle moduan, gai batzuk lantzeko ezinbestekoa izango da irudi subjektibo batzuk irakastea. Hala ere, kontu handiz ibili behar dugu gai honekin. Bestetik, ikasleek irudien sorkuntzan trebatu behar ditugu, artearen bidez hezi behar ditugu. Horretarako, interesgarria da gaur ikusitako zerbait, planoak. Adibidez, neurri naturalara dago, begien aurrean ikusten dena edota
plano amerikarra ertaina), pertsonen harremanak adierazten duena.

Ikusitako guztia, hezkuntzaren alorrera eraman behar dugu, bai IKTren erabilpena, bai artearena. 

http://html.rincondelvago.com/000587140.jpg
http://html.rincondelvago.com/elementos-audiovisuales.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina