2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

Gaur, urriaren 21ean, IKTko saio magistrala eduki dugu. Honetan, Web 2.0-ri buruz hitz egin dugu. Oraindik lantzen ari den programa denez (hori baita "beta"-ren esanahia), oso garrantzitsua da honi buruzko ezagutzak eskuratzea eta menperatzea.

Horrela izanda, Web2.=-ren mundua ulertzeko jakin beharrezko hitz batzuen definizioak ikasi ditugu. Hala nola, kooperatiboa, kolaboratiboa, estandarizazioa, CSS, XHTML, web estandarrak, mikroformatoak, bernahasketa, API irekiak, konbergentzia, WI-FI, videocasting, RSS, partehartzea, sare soziala, folsonomia, wikiak, erabil erraztasuna, etengabeko beta, AJAX, ekonomia eta arrisku kapitala.


http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/a7/Web_2.0_Map.svg


Ikusten dugun moduan, hitz guzti hauek informatikarekin eta sarearekin zer ikusia dute, era zuzen edo ez zuzen batean. Beraz, hauen esanahia ezagutzea ezinbestekoa iruditzen zait gizartean parte hartzeko. Ikusten dugunez, arloak, hala nola, ekonomia eta teknologia, erlazionaturik daude eta bate bestearengan eragina dute.

Gaur egungo hezkuntzan badaude zenbait arlo landu gabe geratzen direnak; eta hau, horietako bat da. Batzuk, Lehen Hezkuntzako umeekin lantzeko ez dira oso aproposak, baina hezkuntza mailan gora egin ahala, era praktiko eta konstruktibo batean landu beharko lirateke. Modu honetan, gure eguneroko bizitzaren parte den gai bati buruzko jakintza eskuratuko dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina