2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Gaur, urriaren 22an, IKTko bigarren saio praktikoa eduki dugu. Klasean azaldu diren eduki batzuk hurrengoak dira:

Artxiboak konprimitzeko "zip" artxiboak sortzen ikasi dugu. Ondoren, hauek http://consigna.ehu.es-era igo ditugu. Bertan 200MBeko dokumentuak igo ahal ditugu eta 48 ordutan zehar egongo dira sarean. Web-ak ez dauka erabiltzeko zailtasunik, haren barruan bost ekintza baino ez ditu. Gomendio moduan, jartzen dugun pasahitza baliorik ez edukitzea esan digu irakasleak; izan ere, gure hitz sekretua hartu ahal dute. Azken ekintza hau, ez bakarrik orri honetan baizik eta sare osoan zehar eduki behar dugu kontuan.

Ondoren, blog-ei buruzko teoria ikusi dugu. Hain zuzen ere, ehu-ko consignatik deskargatu dugun dokumentua aztertu dugu. Baliagarria da blog-ak erabiltzen jakitea, irakasle moduan erabili ahal dugun baliabide ona eta erraza baita. 

http://es.dreamstime.com/el-compartimiento-pone-letras-al-fondo-thumb16816933.jpg

Jarraian, PowerPointak egiteko jarraibide batzuk ikusi ditugu, hurrengo gomendio hauek eduki behar ditugu kontuan: 

-Diapositiba batean ez dira 4 edo 6 elementu baino gehiago agertu behar.

- Mezua argia izan behar da,gradualki agertu behar da, tamaina egokian (24-28tik gora irakurgarria izateko), erakargarria eta erraza.

- Erabiltzen dugun letrak irakurmena erraztu behar du. Adibidez, sans-serif (apaindurik gabe), serif (apaindua) baino egokiagoa da.

- Letren kolorea ere garrantzitsua da, ondo ikusi behar da testua. Adibidez, horia, azkar ikusten da baina ez ondo; urdina eta gorria, aldiz, egokiak dira oroimenean gertatzen baitira. bestetik, letrak ez du itzalarik eduki behar eta ez ditugu testuak hitz larriz idatzi behar.

Bukatzeko, ondo ulertu arren, PPT txarren adibideak ikusi ditugu eta hauen zergatia hausnartu dugu.

Unibertsitateko irakasleek PPTaren baliabidea erabiltzen dute klase magistral gehienak emateko. Lehen Hezkuntzan, erabili ahal bada ere, gaur egungo pantaila digitalekin, umeentzat baliabide erakargarriagoak erabili ahal ditugu. Hala nola, liburu digitalak edo sarean aurkitu ahal ditugun web-ak.


http://imagenes.es.sftcdn.net/es/scrn/130000/130226/microsoft-powerpoint-32.png

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina