2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Gaur, azaroaren 28an, IKTko klase magistrala eduki dugu. Aurkezpenikin hasi gara, hain zuzen ere, gure taldearen aurkezpenarekin. Modulu laneko taldeak erabili ditugu; beraz, Ane Pérez, Verónica Pérez, Eneritz Pozo, Xabier Riloba, Ander Ruiz, Iker Prieto eta nik neuk burutu dugu lana.

Egin dugun aurkezpena "5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten" izan da eta hurrengo PPT honetan aurkitu dezakezue: 


                

Ikusten dugun moduan, aurkezpenak, eskola batek izandako esperientzia kontatzen du. Ume batzuek, beste eskolako ume batzuekin mezu bidez harremana sortzen dute. Aitzaki moduan, peluxeak erabiltzen dituzte. Modu honetan, irakurketa eta idazketa teknologiaren bidez lantzeaz gain, teknologiak erabiltzeko ohitura hartzen dute umeek.

Aurkezpenean agertzen diren link-ak klikatuz, gaiarekin erlazionaturiko bideo batzuk ikusteko aukera dago.


Aurkezpenaren amaieran, teknologia berriak erabiltzearen alde positiboak eta negatiboak ikusi ahal ditugu. Hala ere, alde negatiboak egon arren, kontuz eta jakintzaren barruan erabiliz gero, teknologia berriak hezkuntza alorrean aukera ona direla esan dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina