2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Gaur, urriaren 15, IKTko lehenengo klase praktikoa eduki dugu. Hasieran, informazio orokorra ikusi dugu. Hala nola, "@" ikurrarekin posta elektronikoa adierazten dela, "http://www..." (hipertestuz markatutako lengoaia) web orriak direla eta "https" jartzekotan, orri segurua dela. Bestetik, web horriaren "URL"-a (uniform research location) zer den ikusi dugu. 

Ondoren, bilaketa lana ondo eta efizienteki egitearen garrantzia ikusi dugu. Izan ere, sarea informazioz beterik dago eta zaila izan daiteke lortu nahi dugun informazioa aukeratzea. Horretarako, aholku batzuk ikasi ditugu: bilatu nahi duguna zehaztu, informazioa kakotzen (" ") artean jarri dena bilatzeko edota bilatzen diren horri kopurua igo. Bestetik, google irudietan irudiak bilatzen ikasi dugu. Horrekin batera, irudi batzuk editatu ditugu "power point" eta "microsoft office picture manager" programak erabiliz. Jarrian, google liburuak apartadoan, liburuak bilatu ditugu. Izan ere, lanak egiteko informazio zehatza aurkitu dezakegu horien bitartez etxetik atera gabe. Bukatzeko, gmail alerta landu dugu, gai zehatz bati buruzko informazioa lortzeko oso erabilgarria baita. Eta guri, irakasle moduan, gai espezifikoei buruzko ezagutza lortzeko, interesgarria suertatu ahal zaigu. 

http://www.carlosripoll.com/2013/06/como-convertir-un-papel-en-una-pizarra.html

Ikasgai honetan blog bat landuko dugunez, hauek egiteko web desberdinak daudela ikusi dugu, hala nola, blogspot.com/.edu edota wordpress.com. Gure kasuan, "blogger" erabiliko dugu, google-ko web-a. Horretarako, ezinbestekoa da google-eko kontu bat edukitzea. 

Beraz, nik blog hau sortu dut "Berriztuz ikasi, ikasiz berriztu". Hasierako post bat eskegi dugu gure burua aurkezten. Ondoren, zenbait hiperlinkak jartzeko ikasteko, froga batzuk egin ditugu. Hala nola, irudiak, audioak, bideoak, power point-ak eta liburuak jartzeko. Bestetik, bloga pertsonalizatu dugu, izenburua, irudiak, letraren iturria, gadget-ak... 

 Oso garrantzitsua da gaur egungo irakasleek teknologiak eta hauen eragina ezagutzea, eragin onak eta txarrak. Ezin dugu gehiegizko erabilera egin, ezta gure bizitzez ezabatu. Heziko ditugun umeak XXI. mendekoak baitira, eta mende honi egokitu behar gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina