2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Post honekin, blog honen amaiera aurkezten dut. 

Dakizuenez, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan irakasgaia landu izan dugu zenbait hilabetetan zehar. Espero dut eskeintzen dudan informazioa interesgarria eta baliagarria suertatzea. Honen xedea, batez ere irakasleei, baina baita beste pertsona guztiei ere, IKTren erabilera hezkuntzan aurrera pausu handi bat dela erakustea da. 

Irakurgai ona eduki!

PD: Irakurri ondoren, praktikan jarri. Ez dezagun bihurtu hezkuntza, utopia batean. Eta gogoratu, "hezkuntza", ez da irakastea bakarrik, heztea baizik.

http://bpmredux.files.wordpress.com/2012/03/education-pic.jpg

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Gaur, abenduaren 17an, IKTko azken klase praktikoa eduki dugu; hain zuzen ere, kurtsoko IKTko azken klasea eduki dugu. Askorentzat, urteko azken eguna. Beraz, geure buruak IKTko klasean baino, Gabonetako janarian egon dira kokaturik. Hori dela eta, gaurko saioan eduki gutxi batzuk baino ez ditugu ikusi; hain zuzen ere, hurrengo biak.

Hasteko, QR kontzeptua ikasi dugu; hori, informazioa lortzeko barra-kode bat da. Kontzeptua ingelesetik dator, "Quick Response Barcode" esan nahi du. Denso-Wase konpainia japoniarrak sortu zuen 1994an; beraz, gaur egun asko ikusten baditugu ere, badira urteak hau sortu zenetik.

Kode honek, edozein informazio eskaini ahal digu, ahal ere, bere erabilera ohikoena URLak edota testuak gordetzea da. Informazio hori lortzeko, irakurgailu bat behar dugu, gehienetan mugikorrek instalatua ekartzen dute NeoReader bezalako programak; horiek, QR-ren egitura identifikatzen dute eta informazioa eskaintzen dute. 

Honen eredu bat egiteko, gure blog-aren QR bat sortu dugu. Hori egiteko, UnitagQR orrialdea erabili dugu. Web-ak berak azaltzen dizkizu QR-a egiteko pausuak; beraz, horren sorkuntza oso erraza da.

Gaur egun,beheko irudietan ikusten dugun bezala, haren erabilera handitu egin da eta konpainia publizitarioek ugari erabiltzen dute. Izan ere, haren onurak asko dira eta publizitatea.

https://alvaromariscal.files.wordpress.com/2013/10/anuncios-qr.jpg
http://laurahernandezfeu.files.wordpress.com/2013/12/qr-victorias-secret.jpeg
http://1.bp.blogspot.com/-A1jQS4O3ihY/USJxCULOTYI/AAAAAAAAI6I/s7V7NTsBc98/s1600/qr_tatoo_empleo_1.jpg

Ikusi dugun bigarren eta azken kontzeptua, infografiak izan dira. Hauek, ikusteko informazioa aurkezteko izan ziren sortuak; hau da, albisteak, gertaerak, datuak, kontakizunak... Edukiak, erraz eta dinamikoki ulertzeko. 

Hauek sortzeko, Eduteka, Wordlo eta Easelly programa desberdinak ikusi ditugu. Honen froga egiteko, aipatutako azken programa erabili dugu. Nik neuk dantzari buruzko infografia hau egin dut:


      dantza
easel.ly

Infografiak hezkuntzan erabiltzea oso baliabide interesgarria izan daiteke. Bai irakasle moduan edukiak azaltzeko, bai ikasleek eduki horiek lantzeko. Landu dugun programa erraza eta logikoa da, beraz, umeentzat egokia izan daiteke. Aurkitu dezakegun arazo bakarra ingeleraz dagoela da; hala ere, arazo hori abantaila bihurtu ahal dugu. Nola? Agertzen diren hitz gakoak landu ahal ditugu,beraien hiztegia handituz. 

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Gaur, abenduaren 16an, IKTko azken klase magistrala eduki dugu. Aurreko klasean zehar musikako lanen aurkezpenak eduki ditugu, beraz, urduritasuna nabaritu da ordu honetan ere. Irakasgaiarekin amaitzeko, azkeneko aurkezpenak eduki ditugu gaurko saioan.

Lehenengoak “PLE eta MOOK kontzeptuak” landu ditu eta hurrengo informazioa eskaini digu: Hasteko, PLE kontzeptu orokorra landu dute, 2001ean sortu zena: ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Hauei esker, informazio interesgarria bilatu eta aukeratu ahala dugu, edukiak antolatu, besteekin komunikatu edota eduki berriak sortu. Hauei esker, ikas taldeak sortu ahal ditugu sare sozialetan; gainera, klaseak dinamikoagoak egin ahal ditugu mikroblogging-ak erabiliz. Aipatutako horiez gain, hainbat erabilera eman ahal diegu PLE-ei; besteak beste, blog bat sortzea ikasleei laguntzeko edota ikasgaiaren inguruko informazioa biltzeko wiki bat sortzea.

Hauek erabiltzeak, hainbat alde positibo ditu, hala nola, eduki guztia ez dela instituzionala, lankidetza bultzatzen dela eta garapen pertsonal eta jarraitua sustatzen duela. Baina, alde negatiboak ere aurkitzen ditugu, izan ere, jorratutako edukien plagioa ager daiteke eta abiapuntu komun baten ezarpena behar beharrezkoa da.


http://www.virtuallyscholastic.com/wp-content/uploads/2009/07/my-ple.png
MOOK-ei buruz hitz egitean, hauek dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak direla esan behar dugu. Hauen betekizunak hurrengoak dira: ikastaro bat izan behar dira, izaera masiboa izan behar dute eta online eta irekiak izan behar dira. Aurreko kasuan bezala, alde positiboak eta negatiboak ditugu. Lehenengoei dagokienez, edukiak eguneratuak direla aipatu behar dugu edota distantzia handietan egin daitekeela lan, internet bidezko aplikazioak baitira. Baina, askotan, ebaluazio irizpideek ez dute ikasleen ikaskuntza erreala islatzen, besteak beste.

Gai honekin amaitzeko, azaldu duten atala, MOOC-en banaketa Europar Batasunean zehar izan da. 2013. urtean, 277 zeuden bitartean, urte bat beranduago, 770 MOOC-ekin topatzen gara, Espainiak horietako 256 dituelarik. 

http://ikt.tekna.no/wp-content/uploads/2013/04/IKT-og-barn.jpg

Bigarren aurkezpenari dogokionez, interesgarriena eta dinamikoena izan dela esan dezaket; hots, "¿Quién quiere ser millonario?" programa simulatu egin dute. Horrela izanda, zenbait galdera planteatu dituzte eta guri erantzun zuzena galdetu digute. Hurrengo galderak egin dituzte.



Klaseko kideek aktiboki parte hartu dugu aurkezpenean. Hori dela eta gaurko klasean irakasle moduan, zerbait ikasi dugula uste dut. Izan ere, 19 (orokorrean) urteko ikasleen arreta mantentzea zaila bada, 8 urte ikasleena... Askoz gehiago! Gure iraganean, gaur ikusi dugun adibide honetan oinarritzen bagara, irakasle onak izateko baliabideak eskura ditugula ikusi dezakegu.




2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Gaur, abenduaren 10ean, IKTko klase magistrala eduki dugu. 

Hasieran, Hot Potatoes programa erabili dugu. Baliabide honen erabilera jadanik ezagutzen genuen; izan ere, pasaden astean, Komunikazio Gaitasunaren irakasgaiaren mintegian erabili genuen. Honetan, hizkuntza lantzeko ariketak egin genituen eta hauek sortzeko pausuak ikasi genituen. Kasu honetan ere, binaka ariketa batzuk osatu ditugu. Gure kasuan, musika motei buruzko gurutzegrama bat osatu dugu. Ondoren, hau web orri moduan gorde dugu, sarean eskegitzeko. Hurrengo irudian sakatuz, sortu dugun ariketaren link-a topatu dezakezue.


http://uk3.hotpotatoes.net/ex/129829/NAIZLTQC.php


Pasaden egunean, ariketak sortzeko baliabide gehiago ikusi genituen. Irakasle moduan, lan egiteko aukera ugari ditugu eskura, beraz, hauek ez erabiltzeko aitzakirik ez dugu.

Jarraian, Go! Animate programa erabiltzeko tutorial bat ikusi dugu. Baliabide hau animazioak  sortzeko era erraza da. Gainera, sortzen dugun bideoa sarean eskegitzeko aukera edukiko dugu, hala nola, YouTube-n. Hau erabiltzeko, web horrialdean erregistratu behar gara. Ondoren, lau aukera ditugu, ordaindu edo dohaineko aukera erabiltzea; lehenengo honek, aukera gehiago eskaintzen ditu. Bestetik, lanerako edota eskoletan erabiltzeko aukera. Gure arloa azken hau izanda, eskola batean programa hau erabiltzea baliabide interesgarria dela aipatu behar dugu. Hain zuzen ere, 3. zikloko ikasleekin erabiltzeko aproposa ikusten dugu. Modu honetan, beraientzat interesgarria den jarduera bat egitean, ikasleen autonomia, motibazioa eta sormena piztuko dugu. Ariketa honen adibide bat ikusi nahi badugu, hemen klikatu ahal dugu.

http://komikimundua.blogspot.com.es/
Ondoren, Pixton programa aztertu dugu, komikiak egiteko baliabide bat. Horrez gain, pertsonaiak zehaztasun osoz sortzeko aukera daukagu; horrela, ikasleekin deskribazioa landu ahal dugu modu dinamiko batean. Hala nola, hasteko irudia sortzen dugu, aldi berean apunteak hartu ahal ditugu, eskema bat sortuz. Ondoren, datu guztiak elkartu ahal ditugu deskribapen bat osatuz. Froga egiteko, gure bi pertsonaiak sortu ditugu eta ondoren, komiki bat sortu dugu. Ikusi dugun moduan, programa honek aukera asko eskeintzen ditu, bai pertsonaien itxurari dagokionez, bai pertsonaien adierazpenari dagokionez. Izan ere, hasiberri era kentzen badugu, osagarri ugari jar ditzakegu, aupergiaren keinuak edota gor aldatu ahal ditugu.


Klasearen bigarren zatian, ipiun edo testu bat PDFra pasatu dugu, ondoren, ebook-era pasatzeko. Horretarako, ISSUU web orrian sartu gara, finlandiar bat asmatutakoa.  Programa honen antz handiko bat, Calameo daukagu. Honen bidez, irakasle moduan gure ikasleek sortutako aurkezpenak, testuak edota ipuinak igotzeko aukera edukiko dugu.
http://thechristopprogram.com/uploads/3/5/0/5/3505610/6895796_orig.png
Bestetik, hezkuntza arloan audioak erabiltzeko adibide batzuk ikusi ditugu, hala nola, ipuinak, kantantak, deskripzioak, aho korapiloak... Ikusten dugun moduan, erabilera asko eduki ahal dituzte audioak eskolan. Gainera, ikasleek askotan beraien irakasleen ahotsa imitatzeko ohitura dute, beraz, ahots desberdin bat entzutea baliagarria izan daiteke ariketa zehatz batzuk aurrera ateratzeko.

Horretarako, podcast bat sortu dugu, goear, moderator edo beste hainbat programa erabili ahal ditugu. Gure kasuan, Spreaker programa erabili dugu. Printze txikiaren esaldi bat irakurri dugu; esaldi hau, ikasleen ulermena lantzeko erabili dezakegu, adibidez.

"Gauez izarrei begiratuko diezu. Nerea txikiegia da non dagoen erakus diezazudan. Hobe horrela. Izarretatik edozein bat izango da zuretzat neure izarra. Orduan izar guztiei begiratzea atsegingo duzu... Denak zure adizkideak izango dira." Antoine de Saint-Exupéry



2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Gaur, abenduaren 9an, IKTko azkenaurreko klase magistrala eduki dugu. Honetan, hiru taldek egin dituzte beraien aurkezpenak.

Lehenengoa, GA1ko ikasle batzuek egin dute eta "La Web 2.0 en escena" aurkeztu dute. Horretarako, Dr. Raul Santiago Canpión eta Dr. Fermin Navaridas Nalda-k sortutako testu bat erabili dute.  Aurkezpenaren hasieran, Web2.0-ri buruzko sarrera bat egin dute. Ondoren, honen sorkuntza aipatu dute, era berean, Nestcape-ekin konparaketa bat egin dute.

 Webaren ezaugarriei dagokionez, ikusteko erak aipatu ditzakegu; RSS irakurlea hain zuzen ere. Bigarren ezaugarritzat editoreak ditugu, erabiltzaile guztiak erabili ahal dutena; bideoak, argazkiak, blogak, iritziak... Hirugarren ezaugarria, "erabiltzaile-zerbitzari" arkitektura daukagu. Honetan, aplikazioak (hala nola, weblogs, webmails, ThinkFree...) nabigatzailearen bidez burutzen dira, gainera, eguneratzeko errazak dira. Web2.0 ren helburua, jendeak kolaboratzea da.

Ondoren, sistema honen datuak gure eskura jarri dituzte. Hala nola, arkitekturaren oinarriak, hurrengoak direnak: eskuragarritasuna, pertsonalizazioa, aldakortasuna, multimedia-teknologia eta kolaborazioa. Web3.0-ren sorkuntzari buruz hitz egin dute, 3Da edukiko duena. Bukatzeko, honi buruzko bideo bat jarri dute.

Horrela izanda, aurkezpen honi ezker Web2.0-ri buruzko informazioa eskuratu dugu. Hau, gure egunerokotasunean dagoen elementu bat izanez, garrantzitsua da honen gaineko jakintza edukitzea.
http://www.vsocio.com/2012/02/02/uk-kids-feel-sad-lonely-internet/

Bigarren aurkezpena "e-lerning"-ri buruz izan da. Hau, Europar Komisioaren aburuz, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko teknologia berrien eta interneteren erabilera da. 

Honen ezaugarri nagusiak hurrengoak dira: hesi espazio-tenporalak desagertzen dira, heziketa biguna, ikaslea prozesuaren erdigunea da, edukiak eguneratuak daude, irakasleak ikaskuntzan laguntzen du eta etengabeko komunikazioa ematen da.

Horrez gain, e-lerning mota desberdinak aurkitzen ditugu (hezkuntza presentziala, semi-presentziala eta ez presentziala). Horrela izanda, e-lerning unibertsitatean eta goi mailako ikasketaz gain, Lehen Hezkuntzan ere, erabili dezakegu. Honek, ikaskuntza erosoagoa eta interesgarriagoa bihurtzen du.

Jarraian, moodle-en ezaugarriak aipatu dituzte, hala nola, erakuntza soziala sustatzen duela edota hezkuntza presentzialaren osagarria dela.

Bestetik, educaplay baliabidea erabiltzeko argibide batzuk azaldu dizkigute, online lantzeko programa bat dena. Hau, ikasleekin burutzeko ariketa ugari eta interesgarriak eskaintzen dizkigu. Horrez gain, gure ariketak sortzeko aukera dago, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat onuragarria izan daitekeena.

http://univsul.edu.iq/Wenekan_KS/4131112102014_el.png

Irakasle moduan, baliabide hauek erabiltzeko ahaleginak egin behar ditugu; hots, umeengan zenbait abantaila sortzen ditu, hala nola, autonomia edota motibazioa bultzatzea. Hala ere, kontuz ibili behar gara, zenbait arrisku agertu ahal direlako. Metodologia tradizionala jarraitzea lan errazagoa da, baina umeen hezkuntzarekiko kezka erakusten badugu, ahaleginak egingo ditugu eta hezkuntza alternatibo bat martxan jarriko dugu.

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Gaur, azaroaren 26an, IKTko klase praktikoa eduki dugu. Klasean zehar, umeekin lantzeko programa batzuk aztertu ditugu. Hauen bitartez, umeek ariketak egin ahal dituzte. Ariketa hauek, eginak aurkitu ahal ditugu, baina gure beharrei erantzuten dizkioten ariketak sortu ahal ditugu. Gainera, ikasleek beraiek ariketak sortzeko aukera dago. Honek, umeen motibazioa piztuko du; hots, beraiek edo beraien kideek egindako ariketa bat burutzean interes handiagoa jarriko dute honetan eta ikaskuntza esanguratsuagoa izango da. 

Hasteko, Ardora programa aztertu dugu, euskarazko zenbait ariketak, bideoak, irudiak... sortzeko aukera ematen diguna. Hau erabiltzeko, deskargatu egin behar duzu. Hori egiteko, zenbait argibide eskainiko dizkizuet jarraian:

Java programa instalatu (bestela, ez da funtzionatzen). Ondoren, google-en. Ardora bilatu, descargatu auto botoia-ren bitartez(USB- portable), ejekutablea. Artxibo, aktibitatea aukeratu, adibidez, puzzlea; eta honenen ezaugarriak ezarri. Ondoren, hurrengo aukerak ditugu: artxiboa gorde (puzz1.ard), ikusi (puzz1.jar) edo artxiboa argitaratu (puzz1.htm). Bestetik, gure beharren arabera, ariketa zaildu dezakegu (puzz1.ard erabiliz).


Bestetik, Click programa aztertu dugu. Bai, Click (bertzio zaharra) eta JClic  (bertzio berria, java teknologia erabiliz: dinamikoagoa, animazioak arinago eta atseginago). Horretarako, google-en ZonaClic bilatu behar dugu. Bertan, aktibitateak dauzkagu, hezkuntza formalean, klase partikularretan edo ume baten zailtasunak lantzeko erabili ahal ditugunak. Ariketen denbora kronometratzailea desinstalatzea gomendatzen da, umea urduri jartzen baita. 

Baliabide hau praktiketan egon nintzen eskolan erabiltzen genuen. Umeek asko disfrutatzen zuten honekin, hala ere, niretzat samar bat zahartuta dago gaur egungo umeentzat; batez ere, bisualki. Hots, Clic programa zaharra erabiltzen genuen.

Jarraian Educaplay landu dugu, online dagoen programa. Honetan, aktibitate mordo bat aurkitu ditzakegu eta hauek sortzeko aukera daukagu. Horrez gain, ariketak ikusteko bi modu edo estetika ditugu, HTML modura edo FLASH modura (adobe enpresak bideoak egiteko modua).  Hau frogatzeko, ariketa batzuk egin ditugu binaka:




Eguraldia eta urtaroak



Animaliak


Saioa bukatzeko, online ipuinak sortu ditugu. Horretarako Storybird baliabidea erabili dugu. Programa honen helburua ikasleek ipuin bat sortzea da. Indar asko jartzen da istoriaren kontaketan eta gainera, programak ilustrazioak errazten ditu. Honek askoz erakargarriagoa bihurtzen du. Jakin beharra dago, ipuinak sortzeko beste baliabide batzuk daudela, hala nola, Picturebook maker.

Storybird programa frogatzeko, kontu bat sortu dugu eta ipuin bat asmatu dugu. Pena bat da ezin dela publikoki argitaratu ingelesez ez badago. Beraz, irudiak jarriko ditut hemen ipuina ikusteko.








 







Honen inguruan zenbait jarduera burutu ahal ditugu momentu ezberdinetan. Hala nola, ariketa hauek hezkuntzaren osagarritzat erabili ahal ditugu, lantzen ari garen gaian sakontzeko, gaia bera lantzeko, ikasleak beraien artean ariketak elkarbanatzeko, ikasleek beraien burua ebaluatzeko, zenbait arlotan trebatzeko, gai batzuei buruzko interesa pizteko, jarduera batzuetara ohitzeko...

Beraz, irakasle moduan oso baliabide interesgarriak iruditzen zaizkit. Hala ere, kontu handiz ibili behar gara eta umeek egiten dituzten ariketa guztiak gainbegiratu behar ditugu. Izan ere, sarean dauden zenbait informazio faltsuak dira eta ikasleek egin ahal dituzten ariketa batzuk, gaizki egon ahal dira. 

Gaurko saioan aztertu ditugun baliabideen artean gehien gustatu zaidana ipuinak egitekoa izan da. Hots, adimen artistikoz elikatzen naizen pertsona bat naiz; beraz, umeengan adimen artistikoa garatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Gainera, programa honek (batez ere, storybird) eskaintzen dituen ilustrazioak guztiz erakargarriak dira umeentzat eta ipuina sortzearen ekintza oso interesgarria bihurtzen du. 


2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Gaur, azaroaren 25an, IKTko klase magistrala eduki dugu. Honetan, beste bi taldeen aurkezpenak entzuteko aukera eduki dugu.

Lehenengo aurkezpena, GA1eko talde batek egin du "Interneten arriskuak" gaia lantzen. Aurkezpen honetan, jarraian aipatuko ditugun zenbait datu eskuratu ditut.

Internetaren komunikabidea, gero eta gehiago erabiltzen da; izan ere, aukera berriak eskaintzen ditu eta informazio ugari aurkitzeko eta abarreko aukerak ematen ditu. Baina, Internetaren inguruan, ez ditugu alderdi onuragarriak bakarrik aurkitzen, arriskuak sortzen dira ere. 

Hasteko, edukien inguruko arriskuak daude; legez kontrakoak, kaltegarriak edota gezurrezkoak diren edukiak aurkitu ahal ditugulako. Bigarren arrisku moduan, merkataritza elektronikoaren inguruko arriskuak aipatu behar ditut; izan ere, internetek ez du informazio pribatua babesten eta enpresek erabili ahal dute. Lege alderdiekin zerikusia duten arriskuak ere garrantzitsuak dira, sarean egiten duguna errealitatean eragina baitu.
 
http://c3e308.medialib.glogster.com/media/a2/a208556f324b6e816bf42b501ee4c4fd9130baa92bf05d81c64c3d1cd7da7ea1/kid-safe-internet-300x295.jpg

Bestetik, adin txikikoak ezezagunekin sortu ahal dituzten harremanak arrisku handia dute. Izan ere, zenbait informazio pertsonala trukatzen dute; eta horrek, ondorio kaltegarriak eduki ahal ditu.

Honekin erlazionatuta, bideo bat ikusi dugu "The Child Explotation and online protection centre". Bideoaren hasieran, neska bat agertzen da, haren etxearen patiora ateratzen dena, kartel bat kokatzeko. Kartelean, neskaren argazki bat dago, haren korreoarekin batera. Ondoren, bere eskolako bi neska agertzen dira eta barrezka, mugikorrarekin argazki bat ateratzen diote kartelari eta saretik sakabanatzen dute. Jarraian, gizon bat agertzen da; honek, neskaren posta apuntatzen du. Gizonak haren profiletik hartzen ditu zenbait argazki eta neskatxoarekin hitz egiten hasten da postaren bidez. Elkar ezagutzen daudela, gizonak gezurrezko datuak ematen ditu, 9 urteko mutila dela, haren eskolakoa dela... Hitz egiten daudela, neskatilak parkera joango dela esaten dio, eta gizonak ea bakarrik joango den galdetzen dio. 

Istorio honekin batera, ume batzuei egiten dizkioten zenbait galdera agertzen dira. "Leku publiko batean jarriko zenituzke zure argazkiak?" edota "Ezezagun batekin hitz egiten duzu zure lagun mina balitz bezala?". Gazteek ezetz esaten dute. Ondoren, galderak aldatzen dituzte: "Zure argazkiak jartzen dituzu interneten?", "Edozeinek ikusi edo aldatu ahal ditu zure argazkiak?", "Jartzen dituzun argazkien artean, zure gurasoei erakutsiko ez zenituzkeen argazkiak daude?"... Galdera hauen aurrean, baiezko erantzuna ematen dute umeek. 

Bideo honek argi usten du gaur egungo errealitatea. Gazteek ez dira konturatzen sarean eskegitzen dena, sarean geratzen dela eta edonork manipulatu ahal duela. Arrisku hauek "tontakeria" bat iruditu ahal badira ere, arazo larri batean bihurtu ahala dira. Izan ere, gaur egun adingabeen abusu asko ematen dira honen ondorioz. Gurasoek, nagusiok eta irakasleok, kontu handi eduki behar dugu gai honekin.
http://lujazos.com/wp-content/2014/02/coleccion-baby-dior-primavera-verano-201410.jpg

Horrela izanda, eskolaren zeregina Interneteko arriskuen aurrean, interesa adierazi eta ikasleek sarean egiten eta lortzen dutena eztabaidatzea da. Bestetik, interneteko segurtasunaren gaia curriculumean sartu behar da eta eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi behar da material didaktikoak erabiliz. Azkenik, IEP (Internet segurtasunez erabiltzeko Eskola Politika) prestatu ezarri eta berrikusi behar da. Horrela izanda, IEP baten edukiak prestatzeko, zenbait estrategia daude. Hala nola, sarbidea mugatzea, erantzukizuna garatzea eta ikasleak hezkuntza jardueretan bideratzea.

Jakin behar dugu, internet erabiltzea, garrantzitsua dela hurrengo arrazoiengatik: alde batetik, bizitza modernoaren funtsezko zatia delako; eta beste aldetik, eskolan erabiltzean zenbait hezkuntzaren helburuak lortzen direlako. Helburu hauen artean, hurrengoak dauzkagu:  maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskaintzea, informazio kudeaketa eta ikastetxeen administrazioa hobetzea.

Beraz, internet ikaskuntza hobetzeko erabiltzea baliabide egokia dela uste dut. Kontu handiz ibili behar bagara ere, ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatzeko tresna itzela da. Izan ere, modu honetan, umeengan hurbila den zerbait erabiltzean (gaur egungo umeek teknologia berriak erabiltzen dituzte egunero), haien motibazioa areagotzen da.

http://p4cdn4static.sharpschool.com/UserFiles/Servers/Server_546/Image/TechnologyD/internet-safety3.gif


Bigarren aurkezpena, "Segurtasuna interneten" izan da, aurreko aurkezpenean agertutako Nuria Quintana-ren aren artikuluaren jarraipena izan dena. Honetan, hurrengo informazioa eskuratu dugu:

Ikasleei interneteko edukiak ebaluatzen ikasi behar diegu. Prestakuntza eskaini behar dugu; hau da, materialak ebaluatzeko modua erakutsi behar dugu eta jarrera kritikoak garatu behar dira. Jakin behar dute informazio iturria aipatzea eta copyright-a errespetatzea garrantzitsua dela. Horrez gain, ikastetxeak ziurtatu behar du legedia betetzen dela eta klaseetan erabiltzen diren baliabideak kontrolatu. Bestetik, umeek deserosoak sentiarazten dieten materialen berri eman behar diote irakasleari.

Posta elektronikoa erabiltzeko zenbait aholku eman dituzte. Hola nola, eskolak onartutako posta helbidea erabiltzea, helbide komunak erabiltzea, ikasleek mezu iraingarrien aurrean irakasleei jakinaraztea edota ikasleek datu pertsonalarik ez ematea. 

Askotan, nagusiok ez gara konturatzen aurrean aipatutako gauza hauetaz eta beraz, ez diegu umeei transmititzen honen garrantzia. Jarraian, honen inguruko bideo bat ikusi dugu, "Las 10 claves para usar internet con seguridad" (internet erabiltzeko 10 arauak). Ez eman datu pertsonalik, posta elektroniko bat baino gehiago erabili, spam-a ukatu, ez eman zure posta erraztasunez, pasahitza sekretuan gorde, gogaikatzen bazaituzte laguntza eskatu, kontuz opari eta maukekin, zure gurasoengan konfiantza eduki, ezezagunak ez dira zure lagunak eta ez geratu lehen aldiz norbaitekin bakarrik bazaude.


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjhyxOsUUwLVSS5cCYG7RGY_0M1y9oxhvBDHy3Zp9LxePIoIHQ8cB3M-tLLIX13d6uH8Y-_jH_Rr4FvPR8aeF-w1VxdYsaRcw9r84LrZ8RcQv9OAGRSb4BI1RqHPiWkEdyc6CIRF6qyPXY/s400/portada.gif

Bestetik, honekin guztiz erlazionatuta, web orrien erabilera ikusi dugu. bertan, ez dugu informazio pertsonalik eman behar, umeak identifikatu gabe agertu behar dira argazkietan, ez ditugu ikasleen izen osoak jarri behar eta umeen argazkiak erakusteko gurasoen baimena.

Aipatutako egoerak ekiditeko, eskoletan neurri desberdinak hartu behar dira. Irakasle-ikasle arteko elkarrizketa sustatu behar da, umeei arriskuak azaltzeko eta gairen inguruko informazioa ezagutzeko. Bestetik, jakinarazi behar diegu arautu gabeko foroetan ezin direla sartu (sartzekotan gainbegiratzaile bat egon behar da) eta araututako hezkuntza berriketa gelak erabili behar direla. Gainera, ezin izango dute foroetan parte hartu, bakarrik eskolako lan bat egiteko. Irakasleek, ikasleek zerbitzua erabili baino lehen, honek eduki ahal dituen arriskuak aztertu behar dituzte. 


Hau guztia ikusi ondoren, txikiak babestu egin behar ditugula esan dezakegu.  Gainera, irakasle eta ikastetxeen lana garrantzi handikoa dela jakinda, neurriak hartu behar dira, segurtasun politikaren eduki eta estrategiak garatzeko. Modu honetan, internet seguruago bihurtzea izango da irakasleon xedea. 

Ez da lan erraza, hots, erosoagoa da ohiko baliabideak erabiltzea (liburuak, lan koadernoak...). Baina ikasleen hezkuntzarekiko interesa pizteko, irakaskuntza gaurkotzea ezinbestekoa da. Horrela izanda, sareak eta teknologia berriek eskaintzen duten milaka baliabideak erabiltzea, aukera egokia da. Honekin erlazio handia eduki ahal du irakasleen motibazio falta. Normalean ikasleen motibazio falta aipatzen dugu; baina, horren sorrera ez da egongo irakasleen jarreran?