2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Gaur, abenduaren 16an, IKTko azken klase magistrala eduki dugu. Aurreko klasean zehar musikako lanen aurkezpenak eduki ditugu, beraz, urduritasuna nabaritu da ordu honetan ere. Irakasgaiarekin amaitzeko, azkeneko aurkezpenak eduki ditugu gaurko saioan.

Lehenengoak “PLE eta MOOK kontzeptuak” landu ditu eta hurrengo informazioa eskaini digu: Hasteko, PLE kontzeptu orokorra landu dute, 2001ean sortu zena: ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Hauei esker, informazio interesgarria bilatu eta aukeratu ahala dugu, edukiak antolatu, besteekin komunikatu edota eduki berriak sortu. Hauei esker, ikas taldeak sortu ahal ditugu sare sozialetan; gainera, klaseak dinamikoagoak egin ahal ditugu mikroblogging-ak erabiliz. Aipatutako horiez gain, hainbat erabilera eman ahal diegu PLE-ei; besteak beste, blog bat sortzea ikasleei laguntzeko edota ikasgaiaren inguruko informazioa biltzeko wiki bat sortzea.

Hauek erabiltzeak, hainbat alde positibo ditu, hala nola, eduki guztia ez dela instituzionala, lankidetza bultzatzen dela eta garapen pertsonal eta jarraitua sustatzen duela. Baina, alde negatiboak ere aurkitzen ditugu, izan ere, jorratutako edukien plagioa ager daiteke eta abiapuntu komun baten ezarpena behar beharrezkoa da.


http://www.virtuallyscholastic.com/wp-content/uploads/2009/07/my-ple.png
MOOK-ei buruz hitz egitean, hauek dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak direla esan behar dugu. Hauen betekizunak hurrengoak dira: ikastaro bat izan behar dira, izaera masiboa izan behar dute eta online eta irekiak izan behar dira. Aurreko kasuan bezala, alde positiboak eta negatiboak ditugu. Lehenengoei dagokienez, edukiak eguneratuak direla aipatu behar dugu edota distantzia handietan egin daitekeela lan, internet bidezko aplikazioak baitira. Baina, askotan, ebaluazio irizpideek ez dute ikasleen ikaskuntza erreala islatzen, besteak beste.

Gai honekin amaitzeko, azaldu duten atala, MOOC-en banaketa Europar Batasunean zehar izan da. 2013. urtean, 277 zeuden bitartean, urte bat beranduago, 770 MOOC-ekin topatzen gara, Espainiak horietako 256 dituelarik. 

http://ikt.tekna.no/wp-content/uploads/2013/04/IKT-og-barn.jpg

Bigarren aurkezpenari dogokionez, interesgarriena eta dinamikoena izan dela esan dezaket; hots, "¿Quién quiere ser millonario?" programa simulatu egin dute. Horrela izanda, zenbait galdera planteatu dituzte eta guri erantzun zuzena galdetu digute. Hurrengo galderak egin dituzte.



Klaseko kideek aktiboki parte hartu dugu aurkezpenean. Hori dela eta gaurko klasean irakasle moduan, zerbait ikasi dugula uste dut. Izan ere, 19 (orokorrean) urteko ikasleen arreta mantentzea zaila bada, 8 urte ikasleena... Askoz gehiago! Gure iraganean, gaur ikusi dugun adibide honetan oinarritzen bagara, irakasle onak izateko baliabideak eskura ditugula ikusi dezakegu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina