2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Post honekin, blog honen amaiera aurkezten dut. 

Dakizuenez, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan irakasgaia landu izan dugu zenbait hilabetetan zehar. Espero dut eskeintzen dudan informazioa interesgarria eta baliagarria suertatzea. Honen xedea, batez ere irakasleei, baina baita beste pertsona guztiei ere, IKTren erabilera hezkuntzan aurrera pausu handi bat dela erakustea da. 

Irakurgai ona eduki!

PD: Irakurri ondoren, praktikan jarri. Ez dezagun bihurtu hezkuntza, utopia batean. Eta gogoratu, "hezkuntza", ez da irakastea bakarrik, heztea baizik.

http://bpmredux.files.wordpress.com/2012/03/education-pic.jpg

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Gaur, abenduaren 17an, IKTko azken klase praktikoa eduki dugu; hain zuzen ere, kurtsoko IKTko azken klasea eduki dugu. Askorentzat, urteko azken eguna. Beraz, geure buruak IKTko klasean baino, Gabonetako janarian egon dira kokaturik. Hori dela eta, gaurko saioan eduki gutxi batzuk baino ez ditugu ikusi; hain zuzen ere, hurrengo biak.

Hasteko, QR kontzeptua ikasi dugu; hori, informazioa lortzeko barra-kode bat da. Kontzeptua ingelesetik dator, "Quick Response Barcode" esan nahi du. Denso-Wase konpainia japoniarrak sortu zuen 1994an; beraz, gaur egun asko ikusten baditugu ere, badira urteak hau sortu zenetik.

Kode honek, edozein informazio eskaini ahal digu, ahal ere, bere erabilera ohikoena URLak edota testuak gordetzea da. Informazio hori lortzeko, irakurgailu bat behar dugu, gehienetan mugikorrek instalatua ekartzen dute NeoReader bezalako programak; horiek, QR-ren egitura identifikatzen dute eta informazioa eskaintzen dute. 

Honen eredu bat egiteko, gure blog-aren QR bat sortu dugu. Hori egiteko, UnitagQR orrialdea erabili dugu. Web-ak berak azaltzen dizkizu QR-a egiteko pausuak; beraz, horren sorkuntza oso erraza da.

Gaur egun,beheko irudietan ikusten dugun bezala, haren erabilera handitu egin da eta konpainia publizitarioek ugari erabiltzen dute. Izan ere, haren onurak asko dira eta publizitatea.

https://alvaromariscal.files.wordpress.com/2013/10/anuncios-qr.jpg
http://laurahernandezfeu.files.wordpress.com/2013/12/qr-victorias-secret.jpeg
http://1.bp.blogspot.com/-A1jQS4O3ihY/USJxCULOTYI/AAAAAAAAI6I/s7V7NTsBc98/s1600/qr_tatoo_empleo_1.jpg

Ikusi dugun bigarren eta azken kontzeptua, infografiak izan dira. Hauek, ikusteko informazioa aurkezteko izan ziren sortuak; hau da, albisteak, gertaerak, datuak, kontakizunak... Edukiak, erraz eta dinamikoki ulertzeko. 

Hauek sortzeko, Eduteka, Wordlo eta Easelly programa desberdinak ikusi ditugu. Honen froga egiteko, aipatutako azken programa erabili dugu. Nik neuk dantzari buruzko infografia hau egin dut:


      dantza
easel.ly

Infografiak hezkuntzan erabiltzea oso baliabide interesgarria izan daiteke. Bai irakasle moduan edukiak azaltzeko, bai ikasleek eduki horiek lantzeko. Landu dugun programa erraza eta logikoa da, beraz, umeentzat egokia izan daiteke. Aurkitu dezakegun arazo bakarra ingeleraz dagoela da; hala ere, arazo hori abantaila bihurtu ahal dugu. Nola? Agertzen diren hitz gakoak landu ahal ditugu,beraien hiztegia handituz. 

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Gaur, abenduaren 16an, IKTko azken klase magistrala eduki dugu. Aurreko klasean zehar musikako lanen aurkezpenak eduki ditugu, beraz, urduritasuna nabaritu da ordu honetan ere. Irakasgaiarekin amaitzeko, azkeneko aurkezpenak eduki ditugu gaurko saioan.

Lehenengoak “PLE eta MOOK kontzeptuak” landu ditu eta hurrengo informazioa eskaini digu: Hasteko, PLE kontzeptu orokorra landu dute, 2001ean sortu zena: ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Hauei esker, informazio interesgarria bilatu eta aukeratu ahala dugu, edukiak antolatu, besteekin komunikatu edota eduki berriak sortu. Hauei esker, ikas taldeak sortu ahal ditugu sare sozialetan; gainera, klaseak dinamikoagoak egin ahal ditugu mikroblogging-ak erabiliz. Aipatutako horiez gain, hainbat erabilera eman ahal diegu PLE-ei; besteak beste, blog bat sortzea ikasleei laguntzeko edota ikasgaiaren inguruko informazioa biltzeko wiki bat sortzea.

Hauek erabiltzeak, hainbat alde positibo ditu, hala nola, eduki guztia ez dela instituzionala, lankidetza bultzatzen dela eta garapen pertsonal eta jarraitua sustatzen duela. Baina, alde negatiboak ere aurkitzen ditugu, izan ere, jorratutako edukien plagioa ager daiteke eta abiapuntu komun baten ezarpena behar beharrezkoa da.


http://www.virtuallyscholastic.com/wp-content/uploads/2009/07/my-ple.png
MOOK-ei buruz hitz egitean, hauek dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak direla esan behar dugu. Hauen betekizunak hurrengoak dira: ikastaro bat izan behar dira, izaera masiboa izan behar dute eta online eta irekiak izan behar dira. Aurreko kasuan bezala, alde positiboak eta negatiboak ditugu. Lehenengoei dagokienez, edukiak eguneratuak direla aipatu behar dugu edota distantzia handietan egin daitekeela lan, internet bidezko aplikazioak baitira. Baina, askotan, ebaluazio irizpideek ez dute ikasleen ikaskuntza erreala islatzen, besteak beste.

Gai honekin amaitzeko, azaldu duten atala, MOOC-en banaketa Europar Batasunean zehar izan da. 2013. urtean, 277 zeuden bitartean, urte bat beranduago, 770 MOOC-ekin topatzen gara, Espainiak horietako 256 dituelarik. 

http://ikt.tekna.no/wp-content/uploads/2013/04/IKT-og-barn.jpg

Bigarren aurkezpenari dogokionez, interesgarriena eta dinamikoena izan dela esan dezaket; hots, "¿Quién quiere ser millonario?" programa simulatu egin dute. Horrela izanda, zenbait galdera planteatu dituzte eta guri erantzun zuzena galdetu digute. Hurrengo galderak egin dituzte.



Klaseko kideek aktiboki parte hartu dugu aurkezpenean. Hori dela eta gaurko klasean irakasle moduan, zerbait ikasi dugula uste dut. Izan ere, 19 (orokorrean) urteko ikasleen arreta mantentzea zaila bada, 8 urte ikasleena... Askoz gehiago! Gure iraganean, gaur ikusi dugun adibide honetan oinarritzen bagara, irakasle onak izateko baliabideak eskura ditugula ikusi dezakegu.




2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Gaur, abenduaren 10ean, IKTko klase magistrala eduki dugu. 

Hasieran, Hot Potatoes programa erabili dugu. Baliabide honen erabilera jadanik ezagutzen genuen; izan ere, pasaden astean, Komunikazio Gaitasunaren irakasgaiaren mintegian erabili genuen. Honetan, hizkuntza lantzeko ariketak egin genituen eta hauek sortzeko pausuak ikasi genituen. Kasu honetan ere, binaka ariketa batzuk osatu ditugu. Gure kasuan, musika motei buruzko gurutzegrama bat osatu dugu. Ondoren, hau web orri moduan gorde dugu, sarean eskegitzeko. Hurrengo irudian sakatuz, sortu dugun ariketaren link-a topatu dezakezue.


http://uk3.hotpotatoes.net/ex/129829/NAIZLTQC.php


Pasaden egunean, ariketak sortzeko baliabide gehiago ikusi genituen. Irakasle moduan, lan egiteko aukera ugari ditugu eskura, beraz, hauek ez erabiltzeko aitzakirik ez dugu.

Jarraian, Go! Animate programa erabiltzeko tutorial bat ikusi dugu. Baliabide hau animazioak  sortzeko era erraza da. Gainera, sortzen dugun bideoa sarean eskegitzeko aukera edukiko dugu, hala nola, YouTube-n. Hau erabiltzeko, web horrialdean erregistratu behar gara. Ondoren, lau aukera ditugu, ordaindu edo dohaineko aukera erabiltzea; lehenengo honek, aukera gehiago eskaintzen ditu. Bestetik, lanerako edota eskoletan erabiltzeko aukera. Gure arloa azken hau izanda, eskola batean programa hau erabiltzea baliabide interesgarria dela aipatu behar dugu. Hain zuzen ere, 3. zikloko ikasleekin erabiltzeko aproposa ikusten dugu. Modu honetan, beraientzat interesgarria den jarduera bat egitean, ikasleen autonomia, motibazioa eta sormena piztuko dugu. Ariketa honen adibide bat ikusi nahi badugu, hemen klikatu ahal dugu.

http://komikimundua.blogspot.com.es/
Ondoren, Pixton programa aztertu dugu, komikiak egiteko baliabide bat. Horrez gain, pertsonaiak zehaztasun osoz sortzeko aukera daukagu; horrela, ikasleekin deskribazioa landu ahal dugu modu dinamiko batean. Hala nola, hasteko irudia sortzen dugu, aldi berean apunteak hartu ahal ditugu, eskema bat sortuz. Ondoren, datu guztiak elkartu ahal ditugu deskribapen bat osatuz. Froga egiteko, gure bi pertsonaiak sortu ditugu eta ondoren, komiki bat sortu dugu. Ikusi dugun moduan, programa honek aukera asko eskeintzen ditu, bai pertsonaien itxurari dagokionez, bai pertsonaien adierazpenari dagokionez. Izan ere, hasiberri era kentzen badugu, osagarri ugari jar ditzakegu, aupergiaren keinuak edota gor aldatu ahal ditugu.


Klasearen bigarren zatian, ipiun edo testu bat PDFra pasatu dugu, ondoren, ebook-era pasatzeko. Horretarako, ISSUU web orrian sartu gara, finlandiar bat asmatutakoa.  Programa honen antz handiko bat, Calameo daukagu. Honen bidez, irakasle moduan gure ikasleek sortutako aurkezpenak, testuak edota ipuinak igotzeko aukera edukiko dugu.
http://thechristopprogram.com/uploads/3/5/0/5/3505610/6895796_orig.png
Bestetik, hezkuntza arloan audioak erabiltzeko adibide batzuk ikusi ditugu, hala nola, ipuinak, kantantak, deskripzioak, aho korapiloak... Ikusten dugun moduan, erabilera asko eduki ahal dituzte audioak eskolan. Gainera, ikasleek askotan beraien irakasleen ahotsa imitatzeko ohitura dute, beraz, ahots desberdin bat entzutea baliagarria izan daiteke ariketa zehatz batzuk aurrera ateratzeko.

Horretarako, podcast bat sortu dugu, goear, moderator edo beste hainbat programa erabili ahal ditugu. Gure kasuan, Spreaker programa erabili dugu. Printze txikiaren esaldi bat irakurri dugu; esaldi hau, ikasleen ulermena lantzeko erabili dezakegu, adibidez.

"Gauez izarrei begiratuko diezu. Nerea txikiegia da non dagoen erakus diezazudan. Hobe horrela. Izarretatik edozein bat izango da zuretzat neure izarra. Orduan izar guztiei begiratzea atsegingo duzu... Denak zure adizkideak izango dira." Antoine de Saint-Exupéry



2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Gaur, abenduaren 9an, IKTko azkenaurreko klase magistrala eduki dugu. Honetan, hiru taldek egin dituzte beraien aurkezpenak.

Lehenengoa, GA1ko ikasle batzuek egin dute eta "La Web 2.0 en escena" aurkeztu dute. Horretarako, Dr. Raul Santiago Canpión eta Dr. Fermin Navaridas Nalda-k sortutako testu bat erabili dute.  Aurkezpenaren hasieran, Web2.0-ri buruzko sarrera bat egin dute. Ondoren, honen sorkuntza aipatu dute, era berean, Nestcape-ekin konparaketa bat egin dute.

 Webaren ezaugarriei dagokionez, ikusteko erak aipatu ditzakegu; RSS irakurlea hain zuzen ere. Bigarren ezaugarritzat editoreak ditugu, erabiltzaile guztiak erabili ahal dutena; bideoak, argazkiak, blogak, iritziak... Hirugarren ezaugarria, "erabiltzaile-zerbitzari" arkitektura daukagu. Honetan, aplikazioak (hala nola, weblogs, webmails, ThinkFree...) nabigatzailearen bidez burutzen dira, gainera, eguneratzeko errazak dira. Web2.0 ren helburua, jendeak kolaboratzea da.

Ondoren, sistema honen datuak gure eskura jarri dituzte. Hala nola, arkitekturaren oinarriak, hurrengoak direnak: eskuragarritasuna, pertsonalizazioa, aldakortasuna, multimedia-teknologia eta kolaborazioa. Web3.0-ren sorkuntzari buruz hitz egin dute, 3Da edukiko duena. Bukatzeko, honi buruzko bideo bat jarri dute.

Horrela izanda, aurkezpen honi ezker Web2.0-ri buruzko informazioa eskuratu dugu. Hau, gure egunerokotasunean dagoen elementu bat izanez, garrantzitsua da honen gaineko jakintza edukitzea.
http://www.vsocio.com/2012/02/02/uk-kids-feel-sad-lonely-internet/

Bigarren aurkezpena "e-lerning"-ri buruz izan da. Hau, Europar Komisioaren aburuz, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko teknologia berrien eta interneteren erabilera da. 

Honen ezaugarri nagusiak hurrengoak dira: hesi espazio-tenporalak desagertzen dira, heziketa biguna, ikaslea prozesuaren erdigunea da, edukiak eguneratuak daude, irakasleak ikaskuntzan laguntzen du eta etengabeko komunikazioa ematen da.

Horrez gain, e-lerning mota desberdinak aurkitzen ditugu (hezkuntza presentziala, semi-presentziala eta ez presentziala). Horrela izanda, e-lerning unibertsitatean eta goi mailako ikasketaz gain, Lehen Hezkuntzan ere, erabili dezakegu. Honek, ikaskuntza erosoagoa eta interesgarriagoa bihurtzen du.

Jarraian, moodle-en ezaugarriak aipatu dituzte, hala nola, erakuntza soziala sustatzen duela edota hezkuntza presentzialaren osagarria dela.

Bestetik, educaplay baliabidea erabiltzeko argibide batzuk azaldu dizkigute, online lantzeko programa bat dena. Hau, ikasleekin burutzeko ariketa ugari eta interesgarriak eskaintzen dizkigu. Horrez gain, gure ariketak sortzeko aukera dago, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat onuragarria izan daitekeena.

http://univsul.edu.iq/Wenekan_KS/4131112102014_el.png

Irakasle moduan, baliabide hauek erabiltzeko ahaleginak egin behar ditugu; hots, umeengan zenbait abantaila sortzen ditu, hala nola, autonomia edota motibazioa bultzatzea. Hala ere, kontuz ibili behar gara, zenbait arrisku agertu ahal direlako. Metodologia tradizionala jarraitzea lan errazagoa da, baina umeen hezkuntzarekiko kezka erakusten badugu, ahaleginak egingo ditugu eta hezkuntza alternatibo bat martxan jarriko dugu.